Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 13a
Ekainaren 11n Marie-Charlotte Bommel eta Patrick Raynauden etxean sortu da Louis muttiko ttikia. Egun berean, Maylis Etchegoyhen eta Alexandre Courtadonen etxean Unai, hau ere muttikoa. Eta hirugarren muttikoa, 21ean, Mikel Ekaitz, Fanny Larre eta Jean-Paul Roberten etxean. Zorionak aitama uroseri eta familieri.
...Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 13a
Marc J.F. Franck eta Yeidi Menendez Cortez, Jonathan Fages eta Marine Dorin, Patrick Gil eta Rachel Devigili-k beren baia eman dute elgarri. Ahal bezain bizi ederra desiratzen diotegu hiru bikote gazte horieri.
...Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 13a
Ibiakoitzean 19 orenetan Iholdin, igandean 9 orenetan Landibarre Behaunen, 11 orenetan Heletan (kermeza).
...Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 06a
Azkainen ere, hala nola: ortzegunean, uztailaren 6an, euskal dantzak Xurioko plazan 21:30etan.
Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 06a
Euskara ikasteko edo hobetzeko kurtsoen urtea bukatu orduko, jadanik ondokoari begira, AEK-k jakinarazten du erakasle berriak xerkatzen dituela Azkaineko edo bertze herri batetako gau eskolan erakasteko.
Herriz Herri | 2017ko Ekainaren 29a
Kornelio elkarteko musikariekin eta Jondoni Joaniren sua Ikasleak elkarteko dantzariekin, denak ederki egun berean iragan dira aurten ekainaren 23an, Jondoni Joani bezperan.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016