Herriz Herri | 2017ko Maiatzaren 18a
Eskola Publikoko buraso elkarteak muntatzen du bazkaria, Biltoki salan, eguerditik goiti maiatzaren 21ean, burasoeri haurren ateraldiak ordaintzea errexteko xedez.
Herriz Herri | 2017ko Maiatzaren 11a
Herriz Herri | 2017ko Maiatzaren 11a
Ezkontzak
: Nathalie Mascotenak eta Christian Bellissanek elgarri baia eman dute apirilaren 15ean. Zorionak eta segi dezatela luzaz maitasunean.Sortzeak
: Stéphanie Blehaut eta Emmanuel Adoren etxean neska ttiki bat sortu da apirilaren 1ean, Ainara Eireen izendatu dutena. Cécile Gonzalez eta Jérôme Gaboryk, aldiz, bihixkiak ukan dituzte apirilaren 13an: Izie eta Ana. Zorionak aitama uroseri; haur ttiki horiek haundi ditela biziaren gustu hoberena gozatuz....Herriz Herri | 2017ko Maiatzaren 11a
Kornelio musika eskolak antolaturik, heldu den maiatzaren 13an (20:45), Azkaingo elizan Gaztelu Zahar abesbatzak kontzertu bat emanen duela jakinarazten dizuete.
Herriz Herri | 2017ko Maiatzaren 11a
Sainte Marie eskolako CM gelako 37 ikasleek Oronozian egin dute egonaldi interesgarria.
Herriz Herri | 2017ko Maiatzaren 04a
Urte guziz bezala Adin Goxoa elkarteak eskualde baten ezagutza egitea proposatzen du. Aurten Portugal herrialdera jotzeko asmotan da eta hain xuxen Lisboa aldera, buruil edo irailaren 17tik 22ra.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016