Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 06a

Agiantzak

Agiantzak Joan den ostiralean ehun bat presuna pasa bildu zen Hodialdean. Lucien Betbeder auzapezak eta axuantek jazko herriaren harat hunatak aipatu zituzten. Ondotik bi kargualdien bilana egin da. Gauzatze anitzen artean: Garroko Jauregian bio baratzegintzaren plantatzea eta EHZ festibalaren errezibitzea, laster estreinatu behar den Herriko Etxe berria Hodian, Hodialdea gela, Lekorneko errebotaren emokatzea, Gerezietako ezker paretaren arraberritzea oihal-aterbe bat gehiturik,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Lekorne

Emanaldi goxoa - Joan den larunbatean bazen jende Hodi Alde gelan, Eskuz-Esku etorkinen laguntzeko ari den elkartearen sustengatzeko. Lehen partean Hélène Demé Elzévir umoristak, emazte batek ezkongabetasuna nola bizitzen duen antzeztu du. Umorearen bidez eta publikoarekin jokatuz, gaurko jendartearen begirada, feminismoa... eta bakartasuna ditu aipatzen. Ondotik Zeze musikariak giroa ezartzen zuela, gaualdia bukatu da hasi bezala irria ezpainetan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 09a

Lekorne

Herriko Etxeko abisua: herriko postaz arduratzeko pertsona bat bilatzen du, martxotik harat lan egiteko, 15 oren astean, hunen ardura izanen da: gutunen kudeaketa, banku postalaz arduratzea. Interesatua denak urtarrilaren 22a aitzin izena eman behar du www.cdg-64.fr helbide huntara. Pile Poil ikusgarria: oroitarazteko jadanik aipatua baitugu, Demé Elzévir antzerkilariak emanen duena, urtarrilaren 18an. Aitzin jateko eta edateko parada izanen da (19:00), ikusgarria bera...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 02a

Lekorne-Makea

Urte berri on desiratzen dugu Lekorne, Makea eta Luhusoko herritarreri, bai eta Herriaren irakurleeri, 2020ko urtea egin-ahala goxoan iragan dadila! Eskuz Esku: etorkinetaz arduratzen den elkarteak urtarrilaren 18an Hélène Demé Elzévir jinarazten du Lekornerat, "Pile Poile" ikusgarria eskainiko dauku. Badu orain 20 bat urte Hélène Demé Elzévir, sortzez Biarritzekoa, ari dela komedia batzuen emaiten, omorearen bidez gai seriosak aipatzen ditu. Ondotik ZeZe-ren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 19a

Lekorne

Urtsuko Xoriak taldearen biltzar nagusia Dantza taldeak, aurten 100 dantzari eta 60 familia biltzen ditu. 4 erakaslek, 5 mailako kurtsoak emaiten dituzte asteazkenetan Hodi Aldeko gelan. Bilana eginik, konduak orekatuak eta baikorki aipatu dira elkartearen harat hunatak: haurren dantza emanaldiak, ihauterietako etxez-etxe ibiltzea bai eta ere helduen ikusgarriak urte osoan eta nola ez Italian egina izan den ateraldi gaitza. 2020an, urteurrena du, 40 urte beteko baititu, taldean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 05a

Herriko Bozak

Herriko Bozak antzerkia: anitz aldiz aipatua izan da astekari huntan Iduzkilorek memento huntan Piarres Larzabalen obra emaiten duela. A b e n d u a r e n 8an, Hodi Aldean ikusteko parada izanen dugu (16:30), Baigura Ikastolak gomitaturik. Memento irringarri baten pasatzeko parada, egiazko herriko bozen bezperan!...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016