Gogoa hazi | 2020eko Urtarrilaren 09a

Argitik argia pizten den bezala

Argitu orduko iluntzen duen egun euritsu hozpil horietako bat da. Autoz doan gazteak ikusten du adin handiko emazte mehats bat errebide bazterrean, mercedez auto ederraren ondoan zutik, manta batetan bildua, itxuraz arranguratua. Gidari gazteak bere lehenbiziko okasionezko Fiat Punto kaxkarra bide bazterrean aparkatzen du. - Ikusten dut, anderea, gibeleko errota zilo duzula. Lagunduko zaitut! Andereak ezpainak ubel, hotzez ikaran: - Garaia zen. Badu bi oren hemen nagola esku...

Gogoa hazi | 2020eko Urtarrilaren 02a

XALBADORREN JAINKOA!

Liburu bat "Xalbador, beldur erlijiotik maitasun sinesmenera" titulupean argitaratu du Sebastian Gartzia Trujillo, Euskaltzain urgazleak. Xalbador nola pasatu den Jainkoaren beldurretik haren amodiora, haren LAGUN izaitera, hori du ikertzen liburuaren egileak. Zeren ondorioz? Kontzilioa, Bascans Urepeleko erretoraren predikuak, berak bere familian ukan nahigabeak edo pairatu behar ukan zituen istripuak? Ahantzi gabe Izpirituak aitzinatu eskukaldi isila! Horiek denak autoreak...

Gogoa hazi | 2019ko Abenduaren 19a

Mantalina eta kaputxina

Emazte müsülman elibaten bürükoak Frantziako abürü püblikoa sütan ezarten dü. Hein hortako kexürik merexi ote dü? Ez dezagün ahatz nontik horra giren. Mantalina ni bezalako zaharrek ikusi dügü gazte denboran, franko berant ere, düala mente erdi bat azkenak ageri beitziren orano. Emazteek elizan bürüa oihal batez estalirik behar züen, sexüa hor üken balüe bezala. Haatik mantalina horrek ez züan gaüza handirik gordatzen, azken denboretan ja, hain beitzen...

Gogoa hazi | 2019ko Abenduaren 12a

Euskaraz edo/eta latinez?

"Dominus vobiscum". "Et cum spiritu tuo". "In illo tempore". "Ite missa est"... entzun ditugu gure haur eta gazte denboran, bai eta kartsuki errepikatu igande oroz, jakin gabe zer erran nahi zuten. Eta horra nun hitz horiek berriz heldu zaizkigun! Bada urte frango Domintxineko elizak latina erabiltzen duela; duela bederatzi urte Baionan hasia dela eta segitzen dela Sant Amaneko elizan, eta haurten, abenduan, Biriatuko elizan hasi da. Eta ez goizeko 9 orenetan, kasik segeretuan...

Gogoa hazi | 2019ko Abenduaren 05a

VATIKANOA ORDAINEZINEAN OTE?

Pentsa genezakeen Eliz agintaritzak aspaldisko huntan estaltzen edo berdin sortu zituen eskandaluen zerrenda zerbait gisaz hesten ari zela, eta "erreparazioaren " bidean sartuak ginela. Baina huna nun Gianluigi Nuzzi italiar kazetariak beste atal edo kapitulu bat zabaltzen duen argitaratu berri duen "Giudizio universale " (Jujamendu unibertsal) izenburuko liburuan. Aldi huntan, Batikano barneko diru kudeaketa da auzitan jarria. La Croix egunkariak huntaz berri eman du...

Gogoa hazi | 2019ko Azaroaren 28a

Sainduen otoitza

Aspaldiko aferak dira: zortzi urte nituen eta Eguberri hurbiltzen. Lehen aldikoz amak eraman ninduen elizako krexaren ikustera. Krexaren ondoan Ama Birjinaren estatuatxo bat jarria zen, sos ontzi ttipi baten gainean. Ama Birjinaren aitzinean "Agur Maria" errezitatu genuen eta dirua sartu sos ontzian. Orduan, nire begi harrituen aitzinean, Ama Birjinaren burua astintzen hasi zen, eskerrak itxuratuz... Eguberri eguna etorri zenean, ugazaitak oparitu zidan "Loterie Nationale"...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016