Gogoa hazi | 2019ko Martxoaren 03a

Eginbideari bizkarra ala aurpegia?

Hunela hitz egin zion Jaunak Jonasi...: "Ea, zoazi Niniverat*, hiri handi hartarat, eta oihu egiozu, burutik goiti badutala haren gaixtakeriaz." Abiatu zen, bai, Jonas, bainan Tarsiserat, ihes egiteko, Jaunarenganik urrun. Jafarat jautsi eta Tarsiserat zoan ontzi bat aurkitu zuen; bidesaria ordaindurik, ontzirat igan zen, ontzikoekin... Bainan Jaunak haize zakarra jauzarazi zuen eta itsasoan ekaitz handia izan zen, ontzia xehatzeko punduraino. Mariñelak izitu eta nor bere jainkoari oihuka...

Gogoa hazi | 2019ko Otsailaren 21a

Falta zen hitza!

.... Zuhaitza fruitutik ezagutzen da.(Mt 12, 33) Oihanarekin esker txarrekoa izan da euskalduna. Gure arbaso lehenak oihanekoak ziren, oihana errautsirik utzi arte. Erran nahi dut sua menperatu zutenaz geroztik oihanaren handiena erre zutela eta lurra labakitu, hazkuntza eta laborantza plantatzeko. Nahiz oihanak urririk oparitzen zizkion zur, ezkur, pagatxa, gerezi, onddo, sugai, aterbe eta ihizi, beste hainbeste ontasunen artean! 7000-6000 urte J.K. aitzin, jadanik Txinan aipatua, berdin...

Gogoa hazi | 2019ko Urtarrilaren 31a

Hormak edo paretak eraikitzeko partez... elkartasunaz bi hitz

"Erortzen den arbolak handitzen ari den oihanak baino arrabots gehiago egiten du" dio xinatar erran zaharrak. Jendeen indibidualismo edo norberekeria nagusi dela? Baliteke! Salbu: zenbat elkartasun bizi den gizartean, hasiz familian, lantegietan, laborantza edo arrantzale munduan, aisialdi guneetan... ohartzen ote gira? Gorputzak hatsa baitezpadakoa duen bezala, jendeen arteko bizi-hatsa elkartasuna dela erran nezake nolabait. Eta nun ez da ibilki elkartasun hats hori? Familia, hameka...

Gogoa hazi | 2019ko Urtarrilaren 24a

ZER EGIN DUZUE JESUSEZ?

Eliz-gizonek haur heldugabeeri egin sexu abusuak direla eta, erran dut ikaragarriena eta eskandalagarriena egiten zaidala eliz-agintariek, eta bereziki apezpikuek, hau guzia mende erdi batez baino gehiago "estali" izana. Eskuratu dut Christine Pedotti* andereak egun hauetan argitaratu duen liburua: "Qu'avez-vous fait de Jésus?" (Ed. Albin Michel). Guziz interesgarria iduritzen zait griñatzen nauen (eta zuen arteko zonbait ere agian...) galderari erantzunez garatzen duen argumentazioa. Sar...

Gogoa hazi | 2019ko Urtarrilaren 17a

"Begiak bai, eta ez ikusten"(1)

Pariseko auzo pobreetan, denda xume batzuk irekiak aurkitzen dira gaueko hamarretan ere berdin. Ardura asiar edo ipar-afrikarrek mantenduak, premiazko produktuak saltzen dituzte. Erosketa handiak supermerkatuan eginik eta afaria prestatzeko mementoan supiztekoak falta, goxo da auzoentzat karrika buruan holako denda ukaitea! Merkatariak, supiztekoak saldurik eta bihar agian gatz edo azukre paketa bat, egunean eguneko irabazi kaxkarrarekin bizi behar, etsipenari irria ordainduz... Horietako...

Gogoa hazi | 2019ko Urtarrilaren 10a

Parteniatik Baionara

Garai batean, gogoeta talde batekin, Gaillot, Evreux hiriko apezpikua hurbildik segitzen genuen. 1995ean, Jean-Paul 2.ak bere kargutik kendu zuelarik, asaldatu ginen; oraino gehiago izendatu zuelarik ez den diozesa bateko apezpiku. Parteniako apezpiku. "Ez denik ez da" dio zuhur hitzak. Elkarrekin adostu artikulu bat egin genuen, eta Egunkaria kazetan publikarazi. Genion denak Partenia elizbarrutikoak ginela. Gaur ere holako aldarrikapen baten sinatzeko prest gaude. 24 urte eta gero, Gaillot...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016