Gogoa hazi | 2018ko Abenduaren 20a

Giza eskubideak denentzat

Duela 70 urte, 1948ko abenduaren hamarrean, Parisko Chaillot jauregian, ONU erakundeko Estatuen gehiengo zabalez bozkatua izan zen "La Déclaration Universelle des Droits de l'Homme" delakoa, orain emazteen errespetuz erran genezake "des Droits Humains", hots Giza Eskubideen Aldarri Orokorra. Haatik oroitu behar da munduko Estatu subiranoak 58 baizik ez zirela ordu hartan, gaurko kasik berrehunetarik urrun.

Aldarriaren idazle nagusia René Samuel Cassin Baionako semea dugu...

Gogoa hazi | 2018ko Abenduaren 06a

ELIZAN MINTZA

Abuztuaren 20an Aita Sainduak gutun bat zabaldu du Jainkoaren populuari eta gutun hori girixtinoek errezebitu dute. Gehienetan Aita Sainduaren erranak, hitzaldiak eta predikuak, edo Elizaren bitartez, edo entziklika deitzen diren dokumentuen bitartez, edo heda komunikabideen bitartez, ezagutzen dira. Gutun hau bertzelakoa da. Pertsonalki bezala mintzo da, jende bakoitzari mintzo da, laguntza beharrez. Ez da maiz gertatzen den gauza! "Ohartzen naiz, berriz ere, adinik gabeko haur eta gazteek...

Gogoa hazi | 2018ko Azaroaren 29a

JUSTIZIA ERREPARATZAILEA

Joanden udan ezagutzerat emanak izan zaizkigun eliz-gizonek egin sexu abusuek erreakzio ugari sortu dute Elizaren baitan eta Elizatik kanpo. ELIZAN MINTZA lan taldearen azken bilkura orokorrean hauetaz gogoetak egiteko parada izan dugu Ebanjelio pasarte batetik abiatuz (Lk 10, 25-37). Biktimekin bat eginez, parte hartzaileek argi eta garbi agertu dute krimen horiek sortarazten duten higuindura eta jazartzea, bai kaltegileeri buruz eta bai hau guzia urtetan estali duten apezpiku eta eliz...

Gogoa hazi | 2018ko Azaroaren 22a

Adrien (+ 1914)

Joan den azaroaren 11n, Hamalauko Gerlaren 100. urteurrena ospatsuki omendua izan da Parisen, munduko gobernuburuak saldoan gomitaturik. Hor ziren batzuk eskuak odolez blai, baina denak aho batez bakearen alde! Aukera paregabea bazkari gaitzak egiteko, arno garestiak edateko eta munduko telebista guzien aitzinean, dena ele, zeremonia eta jestu, beren burua ospetan erakusteko... Gu ere gure heinean oroitu gira. Bastidako elizaren lorioan, oroitarri xume bat bada. Hartan daude bernuzatuak...

Gogoa hazi | 2018ko Azaroaren 12a

Herioa preso

Lapurdi Getarian, Baldarreta errekatxoa Akotzetik jausten da Zenitz hondartzara. Erlaitz hegian, etxe pollit batean bizi dira ama semeak, ez pobreak, ez aberatsak. Gilen, oraindik haurra, goizero bezala, sukaldera jausten da... Nehor!

- Ama? À¢'€'" Erantzunik ez. Ganbarako atea polliki ireki eta, ama ohean À¢'€'".

- Gilen, ez nauk batere untsa. À¢'€'" Ama ahots daldarati, mehe batekin mintzo zaio

À¢'€'" Gosaltzeko behar diren guziak aurkituko dituk...

Gogoa hazi | 2018ko Urriaren 30a

Nolako garaipena?

Laster, azaroaren hamekan, mende bat eginen du "hamalaueko gerla" burutu zela. Frantziarentzat "Gerla Handia" da, milioi bat eta kasik erdia hil ukan baitzituen, gutiz gehienak mutiko eta gizon gazteak; Zuberoan adibidez hemezortzi eta berrogei urte artekoetan hiruetarik bat, herri zenbaitetan erdia: denetara hameka ehun hil (1.100) gure lurralde txikian. 1914ko uztailaren 28an hasia, lau urteak ehun eta hamazazpi egunez gainditu zituen, hots hiru hilabete eta erdiz gehitu. Nola piztu zen...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016