Kostaldean | 2018ko Apirilaren 19a

Lanpostu baten ondotik | "Harrobia" etxegunearen obrak hasten ahal bainan... | Ravel akademiaren udaberria | Maite duzue legatza? | Gauazko treinak berriz izanen? | Euskaraldia Ziburun

Lanpostu baten ondotik

Hendaian, bazen mugimendu joanden egunean Irandatzeko kiroldegian, eta arras mugimendu berezia, lehen aldikotz hor muntatuak-eta topaketa batzu, lana xekatzen dutenak laguntzeko, harremanetan ezarriz lana eskaintzen ahal dutenekin. Egun horrek arrakasta pollita ukan du eta hori bera ez da guti. Zortzi ehun bat lagun jin dira lan zerbaiten menturan. Adin guzietakoak, gizon eta emazte. Bakoitxak bere xedeak agertuz eta bere arrangurak aipatuz. Hoinbeste jende...

Kostaldean | 2018ko Apirilaren 12a

Kostaldean

Duela bi aste, sail huntan berean, jadanik aipatua dugu gai bera, Ziburun aldaketa pizkorrak izanen direla autoen aparkalekuentzat.

Kostaldean | 2018ko Apirilaren 12a

Herriko haragiaren besta Donibane Lohizunen

Gauza berria dugu hauxe, lehen aldikoz egiten dena, igande huntan, apirilak 15, Donibane Lohizunen: herriko haragiaren besta. Helburua: herriko haragia hobeki ezagutaraztea eta ere preziaraztea bai herritarreri eta bai kanpotiarreri, denetarik izanen baita asteburu hortan, udaberriko oporraldiak izanki-eta eskola ainitzetan.

Kostaldean | 2018ko Apirilaren 12a

Beti berdin gazte!

Biziki ezagutua da Michel Lamiscarre kirolaria denboran errugbilari hauta izana eta aspaldian famatua mendiz mendi eta patarrez patar autoekin egiten diren lehiaketa berezietan.

Kostaldean | 2018ko Apirilaren 05a

Donibane Lohitzunen

Bi aparkagune gehiago

Donibane Lohizunen, noiz nahi aipatzen da autoentzat aparkaleku eskasa. Udan bereziki. Joanden egunean jakin da berria. Helduden uda hortan, bi aparkagune gehiago izanen dira hiri bazterrean. Batto Xantako aldean, Azkainerat ateratze hortan jaz oraino arto landa zen eremu batean eta bestea Baionarat buruz abiatzean, Lamerain etxearen bisen-bis, lur bat begistatua su-hiltzaileen egoitza berriaren eraikitzeko bainan orainokoan alfer dagoena... Gisa hartako...

Kostaldean | 2018ko Apirilaren 05a

Mariñelako oilaxkoak

Ziburun, astelehenean, Mariñela auzoaldeko besta xarmanki iragan da. Aroa pollita, kasik udaberrikoa. Ainhara (edo ainararik) ez oraino ageri, beharbada gaitzituak "h" hizkia batere funtsik gabe galtzen dutelakotz gutien ustean. Ziburu Euskaldun arizan da kantu eta kantu. Panpi Laduche trenpu gaitzean, bere musikari lagunak ere ba. Bazkaria hauta, ehun bat oilaxko, eta zoin onak, Landesetakoak omen, lau ehun bazkaltiarrentzat. Bezperagoan, toki berean, ondo hartan den ostatuak muntatua,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016