Kostaldean | 2018ko Maiatzaren 24a

Kostaldean

KASKARROTAK LASTER ETA LASTER

Ziburun, xarmanki iragan dira Kaxkaroten lasterraldiak. Hiru ehun bat lasterkari, 70 haur bestalde. Aitzineko urtetan baino gutixago beraz bainan hori egin duke egunaren kanbiatzeak Mendekoste bezperatik biharamunerat. Larunbatean hor zela, eta mundu bat bildu da, Patrouillle de France delakoa. Lasterka, 5 kilometrokoan, deneri aitzindu da Jeremy Robert, bigarren Daniel Mehats eta hirugarren Benjamin Dumotier. Emaztetan, hiru lehenak Carla Vignolle,...

Kostaldean | 2018ko Maiatzaren 17a

Andaluziako giroa Donibane Lohizunen

Donibane Lohizunen, badu orai hogoi bat urte hiri guzia airosten dela Mendekostekari Andaluziako kantu eta dantza ederrekin. Andaluziako festibala deitzen dute hori. Aurten ere asteburu guzia hartuko du sail horrek. Hasteko, ortzegun aratsean, Ravel entzutegian, iraganen da Ramon Zorkin gitara-joile famatuaren kontzertua. Larunbat goizean, merkatugunean, Pascal Etcheverria sukaldari ezagutuak prestatuko du Andaluziako "gaspacho" eltzekari berezia. Ondotik, pintxo jastaldi bat eta...

Kostaldean | 2018ko Maiatzaren 17a

Kontzertu arraro bat | Munduaren itzulia itsas-untziz | Mus eta mus Urruñan | Norat ari gira? | Oren erdi batentzat | Kaxkaroten lasterraldiak |

Kontzertu arraro bat

Donibane Lohizunen, bazterrak harrotuko baditu Andaluziako festibalak, beste hitzordu aipagarri bat ere badute. Gaitzeko kontzertua izanen da herriko elizan, astelehen aratsaldean, 5 orenetan. Euskadiko Orkestra nagusiko bost musikari jeinutsu entzunen dira egitarau aberats bat eskainiko dutenak eta beren lagun ukanen dute Ana Belen Garcia Perez donostiar organo joilea.

Munduaren itzulia itsas-untziz

Francis Tolan itsasturi ezagutua...

Kostaldean | 2018ko Maiatzaren 10a

Ez ditugu ahantzi behar | Gaitzeko itzulia | Obrak Donibaneko elizan |

Ez ditugu ahantzi behar

40-ko gerla denboran, zernahi jende deportatuak izan ziren Alemanen larderia ikaragarria jasaiten zutela. Denek zernahi pairatu zuten eta ainitz han nunbait hil ziren, ederrak sofriturik. Ez ditugu ahantzi behar eta urte guziz egun berezi bat berexia da heien ohoretan.

Gaitzeko itzulia

Joanden egunean, Hendaiarat bere bizikletaren puntan arribatu da Frantzia behere hortako gizon bat, Alain Multeau, gaitzeko itzulia eginik, orotarat 712...

Kostaldean | 2018ko Maiatzaren 10a

Zokoako "itsas gerlariak"

Zer da berriz ixtorio hori? Zokoako itsas-bazterrean muntatu dute gaitzeko argazki erakusketa berezia eta deitu dute, izen bat eman behar-eta, "Itsas-gerlariak", frantsesez "les guerriers de la mer". Gerlariak baitira Zokoan? Eta bai naski, gerlari hitz hori gisa hartarat hartzen bada segurik. Donibane Lohizune eta Ziburuko alde hortan, leihorrak badu, eta aspaldian, azkarki gerizatua izaitearen beharra. Denboran hiru diga eraikiak izan dira, batto Zokoan, beste bat Santa Barbarako...

Kostaldean | 2018ko Apirilaren 19a

Zoin ona, herriko haragia!

Donibane Lohizunen,

Herriko Haragiaren besta zuten joanden igandean, Herriko Etxea laguntzaile. Bildu da jende, herritar eta kanpotiar, aroa ere alde, goizean haizeak balinbazuen ere bere gisako bipil aire bat. Izan da hitzaldi eta elkarrizketa, asko gisetarat erakusterat emanez herriko haragia arraroa dela, ez dugula haatik aski ezagutzen, ez eta beraz aski preziatzen... Holako egunak guziz egokiak bixtan da denak hobeki ohar giten holako altxor baliosari. Merkatuko plazarat...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016