Kostaldean | 2018ko Apirilaren 05a

Hendaian

Atea dena berritua

Jondoni Bixintxo elizan, sahetseko atea hasia zen higatzen eta xahartzen. Hasia baino gehiago ere funtsean. Dena berritua izan da eta aski ederki.

Manez eta kobreak

Abbadiako jauregian, sasoin berri bat hasten da Kaperan a kapela kontzertuekin. Aurtengo lehena larunbat huntan aratseko 7-etan. Entzunen da, plazer handirekin bixtan dena, Manez eta Kobreak taldea, erran nahi baita Thierry Biscary bere musikari lagunekin.

...

Kostaldean | 2018ko Apirilaren 04a

Ziburuko arrainak

Arrantza martxoan idekitzen da eta gero, apirilaren lehenean, izaiten da arrainaren besta. Izaiten da ala izaiten zen? Nola erran behar da? Egia erran, iduri du usaia hori galtzen ari dela, kasik galdua. Lekuka badira haatik ez dutenak arras ahantzia. Dena den, Ziburuko Piarres-Larzabal kolegioan arrainaren besta zuten joanden egun batez bainan beren gisako molde berri batean. Ikasle batzu, hogoi bat zinez artixtak, arizan dira arrain marrazten, margotzen edo(eta) beste nolazpait moldatzen....

Kostaldean | 2018ko Martxoaren 29a

Jakintza beti ari lan eta lan

Ziburun

, 416 kide badituen Jakintza elkarteak bere biltzar nagusia egin du Bordagaineko dorrean. Beti ari da lan eta lan ondarea eta historia gogoan. Iragan urteko gora-beherak aipatu dituzte bai eta aurtengo xedeak. Hala nola jaz agertu idazlanak, azkenik ateratuak izanki batto Intzolako bideetaz eta bestea À¢'€'" Inbido sailean aste huntan aipatzen duguna À¢'€'" 40- ko gerlako urteeri behako berezi bat emanez. Badira bestalde ikerketak, hitzaldiak eta ateraldiak (urtean...

Kostaldean | 2018ko Martxoaren 29a

Ondare guziz baliosa

Donibane Lohizunen, herriko batzokiak bere martxoko hitzaldia eskaini du joanden ortzegunean. Emilie Milon ikerlari gaztea mintzatu da gure itsasaldeko bioan iztasunaz. Azpimarratuz ondare guziz preziagarria dela, aldakorra ere haatik. Aspaldian, ez da gehiago balearik hurbiltzen gure itsas-hegirat. Arrain batzu lehen baino gutiago dira, beste batzu g e h i a g o. Kotsadura ere hor da, aski kezkagarri. Eta holako ondare baliosa untsa begiratzea gatik, badugu denek nun zer egin... Antolatzaileen...

Kostaldean | 2018ko Martxoaren 29a

Beti Iparraldera | Ziburuko aparkalekuak | Euskara ikasi nahi | Aspaldiko itsas-untzi beladuna

Ziburuko Piarres-Larzabal ikastegian ukan dute Jon Arretxe bizkaitar euskal idazlearen bisita. Laugarreneko klasetan direnekin mintzatu da "Iparralderantz" izeneko bere eleberriaz.

Kostaldean | 2018ko Martxoaren 15a

Bertsulariak Ziburun

Ziburun, bertsu bazkari bat muntatzen dute Baltsan bilgunean, hilabete hunen 24-an iraganen dena, larunbat huntan zortzi beraz, Bertsularien Lagunak partaide.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016