Kostaldean | 2020eko Uztailaren 23a
Errepublika eguneko berehitzaldian, Macron presidenteakerran du egoki litakeela,ingurumenaren onetan, treingehiago baliatzea puskaketakozerbitzuetan -kamiun gutiagoibiltzeko gisan- eta berriz ibilarazteaere gauazko treinak,denboran Urtxo Urdina edo"Palombe Bleue" deitzen zenarenidurikoak. Gure Kostaldeantreinetan lan egiten dutenekarras onak kausitu dituzte solashoriek. Deia luzatu diote kargudunaskori, eta besteak besteKostaldeko bi deputatueri,lehenbailehen bilkura...
Kostaldean | 2020eko Uztailaren 22a
Donibane Lohizunen pausatuda 98 urtetan AnneLeremboure luzaz Lohobiague-Enea kudeatu duena,erran nahi baita Luis XIV erregeazonbait astez egon zenetxea, Herriko Etxearen ondoondoan.Ondareaz axola handi-handia bazaukan emazte baliosa.Senar zena, Paul-André,urte askoz herriko kontseiluanegona. Bost haur ba haziak,hiru seme eta bi alaba.
Kostaldean | 2020eko Uztailaren 16a
Ziburun, Urruñako mugatik ez hain urrun, Olhetako bidean, autobidearen gainetik bada zubi bat bulta handi batez zerratua egona dena. Bazuela azkartzearen beharra, obretan hasi ziren Urtats irian, untsalaz hiru hilabeterentzat. Bainan lanak gelditu dira bi hilabetez segurik konfinatze delakoaren gatik. Berrikitan bururatuak dira, bide hori hartzen dutenenzat atsegingarri da, besteak beste Zaldi Xurito eta Erreka- Zahar auzoaldeetan bizi direnentzat, zubia zerratua izanez gaitzeko itzulia...
Kostaldean | 2020eko Uztailaren 16a
Untsalaz, aspaldiko ohidura berme, Atun-Besta famatu hura joan den larunbatean egin beharra zen Donibane Lohizunen eta Ziburun. Besta horrek badu aldi bakoitx ikaragarriko arrakasta. Herritarrek maite, kanpotiarrek ere ba. Gainerat, elkarte frangorentzat diru-sartze pollita eta baliosa. Kermeza handi baten gisako besta! Dakizuen giroarengatik, aurten deusik ez da egin. Batzuek diote irailean edo hola berdin muntatzen ahal litakeela beharbada besta hori. Bainan keinka hartan ez dea ba jadanik...
Kostaldean | 2020eko Uztailaren 16a
Kostalde guzian bada zernahi jende. Gisa batez ez da batere harrigarri, uztailean baigira. Doi bat harritzen gira halere, ez baiginuen uste, koronabirus horrengatik alabainan, hoinbeste kanpotiar jinen zela. Hotel gehienak beteak dira. Donibane Lohizuneko hotel handienetarik batto kudeatzen duenak hauxe zion joan den asteburu hortan: "Usaian, keinka huntan, lo-gela guziak hartuak izaiten dira aitzinetik. Orain ez arras. Goiz guziz badira udatiar zonbait joaiten direnak eta heien ganbarak...
Kostaldean | 2020eko Uztailaren 16a
Tenisaren eiteko jokoa da padel delakoa. Zonbait urte barne, arrakasta gaitza ari du biltzen. Mugaz bestaldean gero eta jende gehiagok preziatzen du. Hendaian ere, herriko tenis elkartea sustatzaile eta kudeatzaile, indar handi bat akulatzen ari dute joko berezi horren alde, herriak hiru gune muntaturik hortarako, batto estalia. Jean-Michel Arruabarrena da akulatzaile, kiroletaz arduratzen den axudanta.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016