Kostaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Udari agur Hendaian

Ez dira orainokoan usaiako besta eta ikusgarriak muntatzen ahal. Hendaian hitzordu berezi bat muntatzen ari dute haatik uda sasoinaren agurtzeko ahal bezen airoski, eta hori hiru egunez segidan, uztailaren 11tik 13rat. Asteburu alegera behar litake, zirko, esku-joko, musika, antzerkitxo eta beste, talde ezagutu zonbaitekin. Ausagailu guziak kanpoan eta denak urririk bainan tokiak aitzinetik segurtatuz eta oraiko ustez denek aurpegia maskatua atxikiz....

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Odile De Coral eta Guy Poulou

Auzapez berriak izanen dira beraz Urruñan eta Ziburun. Urruñan, hamabi urte Odile de Coral kargutan zela. 2008an hautetsia izana lehen aldikotz eta bigarren aldi bat duela sei urte. Berenaz izanki bestalde Urtubia jauregiko etxekanderea. Ez hain aspaldi oraino, bazen halako dudaño bat, ez ote zen berriz hautagai agertuko. Bainan ez, nahiago ukan du, nahiz frango gaztea den oraino (irailean beteko 58 urte) kargua utzi beste norbaitek har dezan segida. Azken hamabi urte horietan, Urruña...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Portuan ito

Donibane Lohizunen, portuko erretegiaren ondo hortan agertu da itorik hila zen gizon baten gorputza. Laster jakin da 50 urteko arrantzale bat zela, Oléron ugarteko "Marjanic" barkuarekin artetan jiten zena gure eskualde huntarat. Bost egun lehenago desagertua zen, itsas-untzi hori Donibanerat heldu orduko. Geroztik nehork ez ikusia. Noiz eta nola eroria urerat, nehor ohartu gabe gainerat, untsa neke da xuxen finkatzea....

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Gorriz eta beltxez

Aurten, Donibane Lohizunen, ez da Jondonane bestarik izan, untsa gauza peningarria zinez, bainan ezin bestela egin. Horiek hola, iragan asteburuan sendi zen halere halako besta aireño bat. Ortziralean jadanik jende asko merkaturat agertu dira gorri eta beltx jauntziekin, kolore horiek izanki bestetakoak. Hori ikusiz beste frango berotu dira eta gisa bereko jauntziak soinean ikusi dira larunbatean eta igandean. Jatetxetan ere gisa bereko giroa....

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Itsasoan itzuli bat

"Buruxkan" itsas-untziak berriz abiatu ditu bere joan-jinka itzuliak Donibane Lohizune eta Ziburuko badian. Iragan asteburuan ibilaldiak egin ere ditu jendeak gorri eta beltxez bezti, bestalde aipatzen dugun besta giroa gogoan. Hauxe da gauza berri bat, iluntxetan ateraldiak eginen dira zintzur bustitze batekin. Tokiak aitzinetik hartu behar. Xe h e t a s u n gehiagorentzat, deitu 06 11 69 56 93....

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Kolpeka

D o n i b a n e Lohizunen, igande goizaldeko biak irian, gauak gau beraz, bi gazte andana, zonbait Baionatik etorriak, elgarri oldartu dira eta tirahala joka hasi. Zonbait egun lehenago jadanik kalapitan arizanak bide ziren bainan Baionan. Poliza etorri denean, badira kaxketaduneri mendekatu direnak. Gertakari latza! Ondo hartako jende asko iratzartu ere dira eta harrituak egon....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016