Kostaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Giro berezia

Konfinatzea arindu dela eta ez guti, eta hatsa hobeki hartzen dugula, egia da hori, bainan gauzak ez dira halere beren usaiako tornu hartarat berriz jinak. Donibane Lohizunen Mendekoste joan da Andaluziako dantza koloretsu heietarik batere ikusi gabe. Begiraleak elkarteko dantzariek ez dute udaberria airostu usaian hoin polliki egiten duten bezala. Zokoan ere Trinitate iragan da bestarik gabe! Ziburuko plazan etzauku eskainia izan jaz xarmanki preziatu ginuen euskal-liburuen azoka herrikoia....

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Emazte bat auzapez Biriatun

Herriko bozetan martxoan hautetsi kontseiluak jarri dira kargutan. Hala nola Biriatun auzapez berri bat baduten, eta lehen aldikotz emazte bat, Solange Demarcq-Eguiguren, Biriatuko Geroa zerrendaren buru agertua zena, gutiz bada gutiz nagusitua martxoaren 15ean. Hartzen du beraz Michel Hiriart auzapez ohiaren segida. Azken hau 31 urtez segidan auzapez egonik....

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Jean-François Irigoyen Donibane Lohizunen

Donibanen ere, denetan bezala, giro berezi batean iragan da nahitez herriko kontseilu berriaren kargutan jartzea. Jean-François Irigoyen aitzina auzapez beraz. Eskertu ditu gehiengo osoa lehen itzulian berean segurtatu dioten guziak, azpimarratuz anitzek etzutela uste gauzak hola joanen zirela. Azpimarratu ere gaurko egoera arras berezia dagoela eta gisa hartarat behar dugula denek ere bermatu. Herri Berri abertzale taldekoek deia luzatu dute harreman sanoagoak izan diten...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Atunaren sasoina

Atunaren sasoina berriz hasten da edo laster hasiko, bereziki hegalabur edo atun gorriarentzat. Eta jadanik badira arrangura pisuak hor gaindi. Deus berriagorik ez haatik azkenean ezen arrangura berak baziren jaz ere. Dena den, joan den egunean manifestaldi bat izan da Donibane Lohizuneko portuan, arrantzale andana batek bere aldarrikapenak entzunaraziz. Zertaz dute makurra? Europa mailan finkatzen dira neurri bereziak hunenbeste arrain nun nola hartzen ahal. Arrangura...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Aurten ez dira jinen

Hendaian, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailaso famatuak hor beharrak zituzten martxoaren 22an, euskararen hilabetea izanki-eta. Ezin ziren etorri koronabirus delako horren beldurrez. Erabakia izan zen uztailaren 5ean jinen zirela. Bainan holako ikusgarririk ez omen da oraino muntatzen ahalko. Aurten pailaso gustagarri horiek ez dira beraz agertuko Hendaiarat....

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Baratze botanikoan

Donibane Lohizunen baratze botanikoa berriz idekitzen da aste huntan. Ekainean idekia izanen da asteazken, larunbat eta igandetan, goizeko 11etarik arratsaldeko 6etarat. Larunbat huntan, nola hilabeteko lehena den, sartzea urririk. Larunbat goizean bestalde tailer berezi bat baratzegintzaz bainan toki guziak ja aitzinetik hartuak....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016