Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Joachim Labrouche

Aipatu baitugu Jean Poulou, orotarat 29 urtez egona da auzapez, 25 urtez 40ko gerlatik landa segidan eta gero lau urtez, 1977tik goiti, 1981ean zendu arte. Iragan mende hortan, Urruñan ere ukana dute auzapez bat luzaz egona herriaren kudeatzaile, Bernard de Coral Urtubiako jauna. 15 urtez auzapez 1929an hautetsia izanik, gero berriz 1945ean bainan bakarrik zonbait hilabetez eta azkenik 18 urtez egundainokotan, 1947tik 1965erat. Bakan aditzen dira holakoak. Norbait hoin...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Henri de Larralde- Diusteguy

Joachim Labrouche berrogoi urte pasa egon da beraz Donibaneko auzapez. Bainan Urruñan ukan dute auzapez bat aise gehiago egon dena kargutan, 55 urte alabainan, Henri de Larralde-Diusteguy, Urtubiako jauna. Larralde-tar horiek luzaz izanak Urtubiako jauregiaren buru. Behin batto esposatu zen deitura Diusteguy zuen gipuzkoar batekin eta bi izenen elgarri lotzea erabakia izan zen. Hemeretzigarren mende erditsutan, hiru anaia baziren Larralde-Diusteguy familian. Zaharrena,...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Hoin luzaz auzapez!

Aurten hor ditugu herriko bozak, soka luzea dutenak. Lehen itzulia denetan egina, bigarrena egiteko gelditzen asko herritan. Untsalaz sei urtetarik izaiten dira. Ez hain aspaldi gertatu zen haatik kasu berezi bat. Bozak izanak 2001ean, ondokoak beharrak ziren beraz 2007an. Bainan presidente-bozak ere ba. Etzirela biak betan egiten ahal, ez eta hain aise urte berean, lehentasuna eman zen presidente- bozeri - Nicolas Sarkozy zen orduan nagusitu - eta herriko bozak gibelatu...

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Ausartegiak!

Keinka huntan ere badira hor gaindi harat eta hunat ibilki direnetan ez dutenak hoberena gogoan! Ziburun, gizon bat ibilia da etxez etxe maska saltzen maska bakoitxa bost eurotan. Bainan laster ohartu dira norbait ikusten bazuen iduriz bakarrik bizi zena dena solas pollit eta estakuru entseatzen zela haren etxean sartzerat, deneri beha eta beha. Batzuk lanak ukan dituzte ezin kanporat igorriz. Auzoko norbait deitu behar berdin. Hendaian ere gertatu da gisa hortako zerbait....

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Donibane Lohizunen

Donibane Lohizunen, bi gizon segitu zaizkio erosketa zonbait eginik bere etxerat heltzen ari zen emazte xahar bati. Eta mintzatu, dena zurikeria, HLM delakoen buruzagitzak igorriak zirela eta heldu ikusterat muntadura guziak untsa zirenez. Biak etxean sartu. Batto alde bat solas eta solas, besteak etxea miatzen zuela. Emaztea oihuka hasi da eta orduan dira iheska joan....

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Nun dira xakurrak?

Zortzi astez segidan, konfinatze denboran, noiz nahi ikusten ginituen zernahi gizon eta emazte xakur batekin ibilki harat eta hunat. Konfinatzea arintzearekin, mugimendu hori arrunt eztitu da kasik bat-batean. Nun dira orain xakur horiek guziak? Nehork ez ditu gehiago ateratzen?...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016