Kostaldean | 2020eko Apirilaren 23a

Zonbat xakur!

Zer berri gure Kostaldean? Kasik deusik ez, giroa gisa hartakoa izanez denetan bezala. Denak alde bat mintzo mundu guzian hedatu den gaitz pisu hortaz, kasik denek azpimarratzen badute ere beste zerbaitetaz nahiago luketeela arizan. Jendea biziki guti jalgitzen da nahitez. Bakarrik beharrezko erosketa zonbaiten egiterat edo berdin itzuliño baten egiteagatik, zangoak ez herdoiltzerat uzteko, etxetik hainbat urrundu gabe haatik. Gauza bat frango harrigarria kausi ditakeena: Ziburun...

Kostaldean | 2020eko Apirilaren 23a

Ixiltasun hori

Beste gauza bati aise ohartzen gira! Nolako isiltasuna badugun! Autorik ez dugu gehiago noiztenka baizik aditzen! Lanean aitzina ari diren ofiziale balios zonbaitenak gehienik. Aldiz gehiago aditzen ditugu xoriak kantuz ari! Berriz ere idatz dezakegu segur goraxago giniona: xori horiek hor zirela orai arte ere bainan guk ez aditzen burrunba handiegia izanez bestalde! Dena den, untsa pollita da xori horien kantua! Ni segurik loriatua egoiten naiz entzule! Haur bat bezala kasik!...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 19a

Hartu konfiantxa

Zer egin zuten mila zortzi ehun eta berrogoi eta hamalauan Lekunberrin kolera lotu zelarik Euskal Herri guzian eta behar bada munduan? Lekunberritarrak elgartu ziren eta deliberatu zuten otoitza eginen zutela biziaren iturriari eta moldatu zuten ama Lurdeko itxura eder bat harri pikatzaleek, zoinetan beren otoitzak grabatu baitzituzten. Egun mar-mar-mar artzeko orde konfiantxa osoa utzirik xerkatzaileeri, segur niz isil gehiago baginukeela....

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 19a

SoTirabirak auzoen artean

Gutien ustean eta nun nahi, hartaz edo huntaz hika-mika zerbait izaiten ahal da auzoen artean. Batzutan luzaz irauten duen makurra berdin. Holako zerbait dute Hendaian eta kasik hiriaren bihotz-bihotzean. Hor eraikia izana da Hegoaldea egoitza, gaitzeko bizitegi ederrak eta zinez toki arraroan. Salbu hara, proiektua agertu orduko, duela lau urte, arrangura parrasta bat agertu zen. Auzoko etxe zonbaiten jabeak ez batere ados, eraikinen arteko mugak ez batere toki berean ikusten....

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 19a

Aingurak amor eman

Hegoaldeko deskantsu-barku bat, Zokoan gelditua zena, bat-batean galdua bezala ibili da, aingurak amore emanik uhainak azkar ziren keinka batean. Itsas bazterreko harkaitzak jo ditu eta heien artetik ateratzeko lanak izan dira. Beharrik hortakoak diren sokorritzaileak, SNSM delakoan direnak, erne ibili dira, oren bat eta erdiren buruan nunbait han barkua salbuan zen....

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 19a

"Urtxo urdina errazu..."

Nork ez du ezagutzen kantu xahar herrikoi hori, "Urtxo xuria errazu..."? Urtxoak berenaz badu haatik kolorez urdin aire bat eta luzaz ezagutu da "Urtxo Urdina". Ez airean zabilan hegazti bat bainan burdin-bide horietan ikusten ahal zena. "Urtxo Urdina", frantsesez "Palombe bleue", hori zen trein bat Hendaiatik gauaz bazoana Pariserat. Bai eta alderantziz Parisetik Hendaiarat jiten. Luzaz eta luzaz arrakasta handia ukan du. Gipuzkoar frangok ere hartzen zuten. Jendea ttipitu zen...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016