Kostaldean | 2020eko Martxoaren 19a

Zonbat buruhauste!

Denetan bezala, gure Kostaldean ere bada zernahi buruhauste koronabirus gaitzaren kontrako neurri horiekin, denek jakinik ere gisa hortako neurriak beharrezkoak direla. Kirol-lehiaketak konparazione ezabatu behar direa, edo gibelatu -bainan noiz arte?- edo aitzina egin bainan ikuslerik batere gabe? Buruhauste berak ikusgarri frangorentzat. Eta zinegelak zerratu behar zirenez, hortaz ere arizan dira solasean. Donibane Lohizunen, kezkatuak zauden joan den egunean Sélect...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 19a

Euskara maitez, sail bat zinez baliosa Hendaian, koronabirus gaitzak azkarki nahasi duena!

Hendaian, udaberria hor berean-eta, hor dute ere euskararen hilabetea! Giro goxo batean abiatua bainan koronabirus gaitzaren kontrako erabakiek nahasi eta nahasten dutena. Joan den aste hortan jadanik egitarauaren parte on bat ezabatua izan da, ezinbestean bada ezinbestean. Aste huntan ere beharrak dira edo ziren hitzordu zonbait. Ortzegunean, martxoak 19, arratseko 6ak eta erdietan -edo arratsaldeko, gero eta berantago iluntzen baitu À¢'€'" Sokoburu bilgunean, tailer...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 12a

Igandean, Herriko Bozak

Igandean da beraz herriko bozen lehen igandea. Beharrez, ondoko zortzian bigarrena. Herri gehienetan bi itzuli izanen direla, nehork ez du duda handirik. Gure Kostaldean, Biriatun da auzia lehen igandean trenkatuko, bi zerrenda izanki buruz-buru. Donibane Lohizunen, lau hautagai zerrenda izanikan ere, batzuk diote auzapezarenak partida irabazten ahal lukeela, gutiz bada gutiz, lehen bozaldian berean. Anitzen ustez haatik bigarren bozaldi bat beharko da. Egia erran, nehork ez...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 12a

Untsa berritze baliosa

Luzaz zinegela bat izan da Getarian. Duela hogoi urte zerratu zen. Eta horra nun berriz ideki duten, obra asko akulaturik. Sail berri bat, laguntzaile askori esker abiatua. Zinegela guzietan bezala filmak ikusten ahal dira segur bainan besterik ere bada. Alde batetik filmen ondotik konparazione, artetan izanen dira bilkurak bakoitxak gai berari buruz bere ikusmoldearen agertzeko. Bestetik, Getari-Enea etxe hori izan behar da kulturgune asurti bat, herriko elkarteekin eskuz-esku lan...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 12a

Haize eta haize!

Lehen ere izan dira holakoak bainan azken egun horietako eguraldi hitsak sesitu ditu bazterrak! Bospasei egunez segidan, gaitzeko euritea, gutien ustean alimaleko uharrak! Artetan babazuza edo txingorra! Eremu guziak urez hantuak! Euri edo ez euri, ikaragarriko haizea, jendea airean joan nahi! Zokoan, aste berean, hiru aldiz joiten zuela orenean 130 kilometro egiteraino, handienean helduz 134 kilometrotarat! Hiru galerna aste berean, artetan zonbait ortzi itsusirekin, anitz da!...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 12a

Hendaian, gero eta gehiago euskaraz!

Hendaian, aurten ere, hamekagarren urtea segidan, euskararen hilabetea da martxoan. Egitarau aberats batekin, hitzordu asko eta asko. Aste huntan berean konparazione, ortzegun huntan, martxoak 12, kantaldi arraro bat Variétés gelan, omenduz Iparragirre bertsulari zena, Inbido sailean bestalde aipatzen dugun bezala. Sail guziaren estreinaldia Herriko Etxean iragan da kartsuki, Kotte Ecenarro auzapezaren inguruan bildurik hautetsi eta kargudun andana bat. Azpimarratua izan da...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016