Kostaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Joseba Durañona

Donibane Lohizunen joan den ortzegunean pausatu da, 63 urtetan eta frango luzaz eri egonik, Joseba Durañona euskaltzale guziz kartsua, biziki ezagutua ofizioz bidaia zerbitzu baten buru izana, bestalde Begiraleak euskal elkartean lan eta lan arizana euskararen eta euskal kulturaren alde. Elkartearen diruzaingoa segurtatua zuen asko urtez eta Betikoak izeneko saila akulatzen zuen beti berdin suharki. Ehorzketak asteartean ziren, otsailak 25, heldu den astean aipatuko ditugu....

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Zanpantzarrek bazituen zazpi buru!

Donibane Lohizunen, gaitza gertatu da ihaute-besten karietarat! Joan den larunbat arratsaldeko ibilaldi nagusian, Zanpantzar agertu denean, denak harritu dira eta ez guti! Behinere nehork etzuen holako Zanpantzarrik ikusia! Zanpantzarrek ba zazpi buru, kasik ezin sinetsia ere baita! Zazpi buru elgarri lotuak eta frango bitxiak! Nahi omen zuen oroitarazi jazko gertakari aipagarri bat, bainan ez haatik denen gustukoa, G7 delako biltzarra! Zazpi buruak izanki munduko...

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Ziburun, sozialistak abertzaleekin

Denetan bezala, Kostalde guzian ere, hautagai zerrenda gehienak ja agertuak dira herriko bozeri buruz. Azken puntan, bat edo beste oraino nunbaitik jalgitzen ahal haatik. Deus arrarorik ez da aditu azken egun horietan. Ziburun bada haatik gauza bat azpimarragarri dena. Aldi huntan, eta hori gauza jakina ja bulta huntan, sozialistek ez dute zerrendarik agertzen. Zonbait ba sartuak abertzaleekin Ziburu Bizi zerrendan, hala nola Emilie Dutoya lurralde biltzarrean dena sozialisten...

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Izen berri batekin

Hendaian, biziki ezagutua da, eta preziatua, Nid Marin artategia. Denbora batez, Gurutze-Gorriaren esku izana, beste erakunde batek bere gain hartua duela hiru urte eta zuzendari berri bat kargutan jarria joan den udan. Ikerketa asko akulaturik erabaki dute obra askoren egitea, Etxearen izena ere kanbiatuz. Deituko da Haientzat, euskal izen bat beraz. Haientzat? Bainan norentzat? Arta beharretan direnentzat....

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 20a

"Muga zabaldu" erakusketa

Erakusketa berezi bat ideki da Erlaitzbidearen bazterreko Asporots-Ttipi egoitzan. Itsas hegiaz arduratzen den elkartea sustatzaile eta antolatzaile. Gaia: mugak zer diren orokorki eta bereziki muga zer izan den eta zer den gaur egun Hendaiako xoko hortan. Giza eskubideak ere gogoan eta hor berean bada nun zer erran eta zer erakuts. Mugak ekartzen dituen errextasunak bai eta ere trabak. Ekitaldi berezi zonbait izanen dira, hala nola larunbatean, otsailak 22, ibilaldi bat muga hegi...

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Lurrak nola balia?

Nun zer egiten ahal den herri batean, eta zer ez den egin behar, hots lurrak zertan baliatzen ahal diren, hortaz bada nun nahi ere buruhauste frango auzapez eta beste hautetsientzat. Hori da lur-antolaketa edo lur-moldaketaren sail berezia ahal bezen xuxen behar dena ereman. Denetan bezala, Donibane Lohizunen ere badira hortaz ikusmolde desberdinak. Joan den egunean, bozen aitzineko azken bilkuran, hautetsiek hori zuten preseski solasgai. Ikustea nolako neurriak behar diren...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016