Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Izokinak nola dabiltzan

Donibane Lohizunen, ortzegun huntan, urtarrilak 30, arratseko 7etan, Dukontenea gelan, herriko batzokiak muntatzen du hitzaldi bat, nola hilabeteko azken ortzeguna den-eta. Gaia, izokinak noiz nola dabiltzan gure eskualdean. Hizlaria, Jacques Louvigné, dena hortakoa den ikerlea....

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Hendaian, pilota partidak eta danborrada

Hendaian Bixintxokari lehen asteburua biziki airosa izan da. Dena kantu, dantza eta kartsuta- sun, elizan ala karrikan. Hasteko, haurrak denen aitzinean, mundu batek ongi etorri bero bat egin dio Pellot kortsario famatuari. Panpi Lecuona eta Ines Garcia ziren Pellot eta Neskatxa. Bat-batean, euri uhar bat jin da bainan nehor ez da kexatu eta istanteko berriz ateria zen! Herriko Etxean, herritar margolarien erakusketa ere ederki estreinatu da. Igande arte segitzen...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Jean-François Irigoyen berriz hautagai

Donibane Lohizunen, berria burrustan hedatu da joan den egunean, Jean-François Irigoyen auzapeza berriz hautagai izanen dela martxoko hauteskundeetan. Erromardiko itsashegian, obra asko hasiak diren tokian, agertu ditu bere xedeak. Nehor ez da biziki harritu, badu zonbait hilabete ezagun zela errekontru handiz kanpo holako zerbait gertatuko zela. Auzapez jarri zen duela bi urte, Peiuko Duhart zendu zelarik. 57 urte joan den abenduan beteak ditu. Eskuindarra da,...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Bixintxo besta airosak Ziburun

Herriko besten lehen asteburua xarmanki iragan da Ziburun. Aroa ere alde oro har, artetan halako hotz-aireño batekin, bainan sasoinak, ekartzen du hori. Haur eta beste zernahi jende bestak ideki direlarik, auzapezak herriko giltzak botatzen zaizkiotela. Ospakizun guziek ukan dute arrakasta pollita, hala nola Cathy jatetxean egin den mus lehiaketak. Igande goizean, meza nagusia kartsu bat, Jondoni Bixintxo ohoratuz. Odolki egileen xapelgoa ere ederki joan da. Irabazleak...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Hamabi urte auzapez egonik

Urruñan, auzapez berri bat ukanen dute martxoan. Agiantza bilkuraren karietarat, Odile de Coral auzapezak deplauki erran du, ja erakusterat emana zuena egia erran, ez dela hautagai izanen, auzapez kargua hamabi urtez atxikia ukanik. Sustengatuko du Francis Gavilan bere lehen axudanta. Bi zerrendaburu badira agertuak bestalde, Sébastien Etchebarne eta Felipe Arramendi, hau abertzalea....

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Idek eta hets, hets eta idek

Hendaian, berriz ideki dute erien asurantza-kutxaren bulegoa, astean hiru egun behin, astelehen, astearte eta ortzegunetan, probisurki hondartzako auzoaldean, hemendik zonbait hilabeteren buruan plantatzeko lehengo prezeturtegian, Herriko Etxetik hurbil, arte hortan obra asko han eginik. Idekitze hori jende anitzek berante tsia zuten. Aldiz, kutxa horren bulegoa zerratu dute Donibane Lohizuneko hiribarnean bainan astean bi egunez segituko du, asteazken eta...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016