Kostaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Zonbat hautagai zerrenda Donibanen?

Donibane Lohizunen, bulta huntan kondatzen da hiru edo lau hautagai zerrenda izanen direla heldu den martxoko hauteskundeetan: Jean-François Irigoyen auzapezarena, abertzaleena eta hain segur sozialistena. Duela zonbait denbora, jakin da beste bat ari zela muntatzen, Manuel de Lara zerrendaburu, bera ja kontseiluan izanki auzapezarekin bainan denen buru bere gain jarria. Eta horra nun aipu den oraino beste zerrenda bat, hau arrunt ezkerburukoa, intsumituen kondukoa nolazpait, beti...

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Bizarzuri zoin goixtier!

Olentzero ere abiatua omen da harat eta hunat, herri guzietarat behar duela agertu! Baionan ere ikusia dute iragan asteburuan. Itsas-hegirat etzen oraino agertua, Olentzero menditar ikazkinarentzat itsasoa urruntxago baita. Donibane Lohizunen igurikatzen dute denetan bezala. Bainan hor Bizarzuri aitzindu zaio, bere etxola eginik Herriko Etxe aitzinean. Han zen joan den larunbatean, zernahi argazki egin da haurrak haren ganat hurbilduz. Etzuen opari handirik banatzen, oraino ez dela...

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Erosleek gibelerat egin

Ziburun gutien ustean izaiten dira untsa gauza bitxiak! Duela urte bat, herriko kontseiluaren bilkura batean gehiengoak bozkatu zuen Iturri-Baita deitu ontasunaren saltzea, etxea eta inguruko lurrak, bi miliun eurotan, erretreta hartzean Zibururat etorri nahi zuten senar-emazte batzuri. Berek aspaldiko erroak ba Ziburun. Gutiengoko hautetsiak etziren ados azpimarratuz ontasun hori herriak ukana zuela xahar-etxe edo sozial-maileko obra zerbaitentzat. Eta horra nun denboraren...

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Lerra eta lerra

Joan den astean sail huntan berean kondatzen ginuen lerrategi eder bat idekia zela Donibane Lohizuneko portuaren ondoan. Bi asteburuz anitz izan dira jadanik lerra eta lerra arizan direnak eremu berezi hortan. Larunbatetik goiti, idekia izanen da egun guziz, goizeko 11etarik goiti, aratseko 7ak arte. Haurrak loriatzen dira izozgune hortan, gaztetxoak ere ba. Bai eta beste frango, ez direnak denak hain gazteak. Hastean, zonbait eroriko eginik ere, kasik denak laster trebatzen dira. Ama...

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Gure ekoizpen goxoak!

Jacques Ballarin berriketaria Bordelen bizi da eta biziki ezagutua da laket baitzaio jatetxez jatetxe ibiltzea gero kondatzeko nun zer jan duen eta zer edan. Liburu zonbait baditu ateratuak gastronomia solas eta azkenik batto biziki ederra, gisa hartako argazkiz ere apaindua. Liburuaren izena: "Pays basque, un terroir, des hommes". Fama handiko sukaldari parrasta bat partaide, hori bera ez baita guti! Ezagun da idazleak biziki maite duela Euskal-Herria eta zinez berea daukala gure...

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Lerrategi eder bat

Eguberri eta Urtatseko besten karie- tarat, lerrategi berezi bat muntatua dute zonbait asterentzat Donibane Lohizunen, portuaren bazterrean. Asteburuetan eta asteazkenetan lerragune hori idekia da goizeko 11etarik aratseko 7ak arte. Beste egunetan aratsaldeko 4etarik 7ak arte. Eskoletako oporraldia hastearekin egun guziz idekia asteburuetako tenore beretan....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016