Kostaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Obrak Santa Ana elizan

Hendaian, badira bi eliza, batto Santa Ana, iragan mendean eraikia, itsasaldeko partean, lehengo kapera xahar baten tokian. Organoa estatu txarrean zuela, jaz erabaki zen organo horren berritzea eta orai obran ari dira xede horren gauzatzeko. Obra horiek gostako dira 130.000 euro eta araberako diru laguntzak badituzte segurtatuak, Jean-Marc Lavigne erretora gisa hartarat bermaturik....

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Telethon eta Telethon

Denetan bezala, gure Kostaldean ere Telethon elkartasun sailak ukan du arrakasta ederra, anitz jendek parte hartuz eta anitz gisetarat, ibilaldi, ikusgarri, loto, bixkotxa saltze eta beste. Donibane Lohizunen konparazione bazterrak azkarki harrotu dira, elkarte frango partzuer eta bereziki, beti bezala, suhiltzaileak, gaitzeko paella ona prestatu dutenak bai eta joko asko muntatu....

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Berriz hautagai

Biriatun, badu 30 urte, kasik 31, Michel Hiriart dutela auzapez. Joan den egunean, jakinarazi du, etxez-etxe banatu ageri batean, berriz hautagai izanen dela heldu den martxoko hauteskundeetan. Azken aldikotz berak dionaz. Bere zerrenda ja osatua omen du, zortzi lagun jadanik kontseiluan direnak eta zazpi hautagai berri. Azken aldian kontra zituenek ere berriz ukanen dute beren zerrenda. Auzapezak dio dei bat luzatu diotela lixta bakar baten muntatzeko, bost aulki...

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Aldategi berriak

Donibane Lohizunen, duela hiru urte ez arras, murru bat bat-batean leherturik, fundituak izan ziren Xantako kirolzelaiko aldategiak eta denak behar izan ziren barreatu. Delako murruak zimendu ahulegiak omen zituen errepira gune batean. Dena den, aldategi berriak eraiki dira eta joan den egunean estreinatu dituzte. Handiagoak eta egokiagoak. Kasik toki berean. Geriza hobea segurtatua urak ateratzen badira. Obrak gosta dira 950.000 euro. 450.000 asurantzak pagatu ditu, 368.000 euro...

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 12a

"Zaldi urdina" Hendaian

Aste huntan, ortzirale aratsean, "Zaldi urdina" antzerkia emana izanen da Hendaian eta hori Mendi Zolan bilgunean. Idazleak Unai Iturriaga eta Igor Elorza bertsulariak, taulazuzendari Ximun Fuchs. Eskuz-esku jarriak, Axut, Artedrama eta Dijabu taldeak. Euskal Elkargoa laguntzaile. Nork ikusi du nunbait zaldi urdin bat? Ez bide da nihun zaldi urdinik bainan zaldi urdina da droga baten izena kalte handiak egiten ahal dituen droga batena. Antzerkiak badauka mezu bat baliosa eta...

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Brokoa txalupa handia obretan

Itsas-Begia elkarteak muntatu "Brokoa", lehengo txalupa handien idurikoa, gure itsas-ondarearen lekuko guziz baliosa dugu. Lehen freskaldi bat emana izan zaio Azkainen bainan beste obra zonbait ere akulatu beharrez, joan den asteburu hortan uretik atera dute Zokoan eta Bordeleko alderat eremanik, Gujan-Mestras herriko porturat, han egoitekoa da hiru hilabete, obra askoren akulatzeko denbora. Obra horiek gostako dira 30.000 euro. Diru laguntzak badira segurtatuak bainan ez aski gastu...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016