Kostaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Zikin meta horiek

Donibane Lohizunen, frango eztabaida saminak badira han eta hemen metatzerat utzi zikin eta hondarkinengatik. Herri Berri abertzale taldeak du bixi bixia salatu egoera hori, ezin onetsia daukana. Hogoi bat tokitan badirela azpimarratu du erranez herriak larderia gehiago behar lukeela agertu. Herriko Etxea ez da ados. Dauka zikintegi horietarik ez dela handienez bospasei baizik eta gainerat ez direla eremu publikoan. Bestalde, erne dagoela zikinik ez nor nahik nun nahi eta nola...

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Baratze botanikoan

Donibane Lohizunen baratze botanikoa zerratua da sasoin huntan bainan hitzordua aitzinetik hartuz idekitzen dute taldeentzat, bereziki eskoletakoentzat. Bestalde bi hitzordu berezi asteburu huntan: larunbat aratsaldean (15:30), tailer bat nola etxen berean muntatzen ahal diren garbiketa askoren egiteko behar diren guziak. Igande aratsaldean, ildo beretik nolazpait, nola jakin sanokiago kontsumitzen eta ondarkinak metatzerat utzi gabe....

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Euskara zoin den xarmagarria

Urruñan, Berttoli elkartea sustatzaile suhar, egun berezi bat muntatua da larunbatean, azaroak 16 (10:30). Hizlariak, Eñaut Etxamendi eta Josu Naberan goizean, Jabi Goitia aratsaldean. Artean, bazkaria Pausuko Xaia jatetxean. Euskara gogoan, lekukotasun balios batzuen entzuteko parada hauta....

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Euskal-Herria eta Japonia eskuz-esku

Harreman bereziak badira sortuak Donibane Lohizune-Ziburuko arrantzaleen eta japoniar edo japones sukaldari batzuen artean. Ondorioz, ekitaldi arraro bat izan da joan den larunbatean Donibaneko merkatuan. Ezagutzeko arrainkia, gehienik atunkia, nolako moldean prestatzen duten Japonian eta ildo beretik segituz nolako pintxoak egiten ahal diren. Emazte zonbait hor ziren argitasun guzien emaiteko. Aurpegitik ezagun japonesak zirela bainan frantsesa arras ongi mintzo eta...

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Itsas-belarraren sasoina

Donibane Lohizune-Ziburuko portuan itsasbelarraren sasoina bere bete-bete hartan da eta hameka barku ari dira karraskan belar berezi hortarik bil eta bil. Ez hain aspaldi nehorat etzuen tira handirik, azken hamar bat urte hauetan gero eta gehiago. Bereziki itsas-belar gorria deitzen duten horrek. Jaz, 1600 tona ekarri ziren porturat. Aurten beste hainbeste ote? Goizegi da holako galdeari moldez ihardesteko, sasoinak irauten baitu negu guzian ere. Aro hoberena, itsasoaren kexaldi...

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Eneko Bidegain Hendaian

Hilabete huntan ere, hitzordu asko Hendaian euskal kulturaren sustagarri. Hala nola besteak beste ortzirale huntan (18:30), herriko mediatekan eginen den mintzaldia. Hizlaria, Eneko Bidegain idazlea, gaia "Lurraldea eta Herria" liburua....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016