Kostaldean | 2019ko Urriaren 24a

Xahar-etxe berri bat

Donibane Lohizunen, xahar-etxe berri bat eraikiko da Udazkena zen tokian. Lehen harria joan den astean pausatua izan da. Obrek iraunen dute bi urte baino gehixago. 2021ean bururatuak behar litazke Eguberri aitzinttoan edo hola. Gostako dira 15 milioi euro. Orotarat, bi eraikinetan, 136 lagunen tokia izanen da. Lehenean 82 ganbara eta bigarrenean 54 arta luze eta jarraikiak behar dituzten xaharrentzat, orai arte Trikaldi delakoan hartzen direnak. Trikaldi zerratuko da hemendik bi...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 24a

Lanjerik bada ala ez da?

Ziburun, herriko kontseilua bildu da eta solasgaietan deus ez baitzen eztabaidabide zenik, erabaki guziak aho batez hartuak izan dira. Giroa ondarrerat da samindu. Lehenik, Eneko Aldana hautetsi abertzaleak nahi ukan baitu mintzatu eta bere ikusmoldea eman ondareari buruz berrikitan akulatu ikerketaz. Ihardetsia izan zaio ikerketa bururatua izanez berantegi zela gai horren aipatzeko. Gero, bazterrak oraino minberago Dominique Duguet hautetsiak erraitearekin nolako arrangurak badiren...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 17a

Ziburu Bizi beti erne!

Ziburun, Herriko Etxe aitzinean bildu dira joan den larunbat goizean Ziburu Bizi taldeko kideak. Herriko bozak gogoan. Deneri jakinarazteko zerrenda bat ari dutela muntatzen, zerrendaburu Eneko Aldana jadanik zinegotzi dena. Zerrenda abertzalea segur, duela kasik sei urte agertu zenaren ildo beretik, bainan ahal bezen idekia, kondutan hartuz azken hamar hilabeteetan batzu eta besteekin ukan dituzten harreman jarraikiak, aztertuz nun zoin diren behar-ordu premiatsuenak....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 17a

Zonbat auzapez berri heldu den martxoan?

Herriko bozak izanen dira beraz heldu den martxoan, bi igandez segidan, 15ean eta 22an. Jadanik bada apailu asko bazterretan, dela denen jakinean, dela ahal bezen isilka. Frangotan aditzen da auzapez frango nardatuak direla, sobera lan ba bizkarrean, sobera traba ere kausitzen. Ez du baitezpada iduri haatik gure eskualdean hortan gitazkeela. Galde bat askotan entzuten dena, auzapez berririk izanen den ala ez. Hori boz-emaileek dute erranen tenorea jinen delarik. Oraidanik erraiten...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 17a

Sute handi bat

Urruñan, gauak gau piztu da nolazpait, bai eta hedatu, gaitzeko sutea, Produit Beton izeneko lantegia azkarki funditua duena. Etxe horrek ekoizten du betoinezko muntadura frango. Badira hor 15 langile, orai lanik gabe zonbait denborarentzat....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 17a

Zertan da Quiksylver?

Etxe famatua da Quiksylver, mundu guzian ezagutua, erro azkarrak ba gure Kostaldean ere, gaitzeko eremua bere gain, puskategi, bulego eta beste, Donibane Lohizunen. Solasa da haatik ez dela orai hain azkar, eta horrengatik dena arramoldatzen ari, untsa jarria iduri duen tokietan ere. Diote beraz hor gaindi Donibanen dituen funtsak saltzen ahal luzkeela. Aitzina hor egonez naski bainan jabe berria litakeenari arranda pagatuz. Deus ez omen da eginik, zurrumurruak bakarrik, azkarki...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016