Kostaldean | 2019ko Urriaren 03a

Freskaldi bat ona!

Donibane Lohizunen, joan den larunbatean zerratu dira Thalazur hotela eta lotua zaion artategia, talasoterapia sailaren kondukoa. Ez alde bat zerratu bainan nunbait han hamar hilabeterentzat, obra andana baten akulatzeko denbora! Toki hortan ideki zen duela 30 urte Hélianthal etxea laster fama handia bildu zuena. Bainan duela bost urte saldua izan zen eta Thalazur sareak du beretua. Erabaki du baduela freskaldi on baten beharra. Obra handiak eginen dira beraz, ba omen da 30 miliun...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 03a

Mus-egunak Donibanen

Donibane Lohizuneko batzokiak sail berri bat akulatzen du hemendik aitzina. Jadanik badu bere bilkura-saila, hilabeteko azken ortzegunetan muntatzen duena, eta joan den astekoa aipatzen dugu hain xuxen sail huntan berean. Sail berria arrunt besterik izanen da. Batzokian berean iraganen da, hilabeteko lehen ortzegunetan, lehen hitzordua ortzegun huntan beraz, urriak 3. Mus-egunak, hola deituko da saila, karia hortarat bilduko direnak musean ariko baitira. Ez da mus lehiaketa bat...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 03a

Donibaneko Lilitegia

Lilitegia, hauxe da izen pollita hori berriz! Izenaren araberakoa behar litakeen obra bati plantatuak dira Donibane Lohizunen. Trikaldi artategia tokiz aldatu behar-eta, etxegune berri bat izanen da leku hortan. Hori da beraz Lilitegia eta lehen harria joan den astean pausatua izana da, hautetsi eta kargudun asko bildurik. Orotarat 174 bizitegi izanen dira bost eraikinetan banatuak, andana bat hemendik urte bat eta erdiren buruko prest izanen da, besteak ondoko urtean. 80 bizitegi...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 03a

Euskal kantua mendez-mende

Donibane Lohizunen, herriko batzokiak berriz abiatu du bere bilkura saila eta Pantxo Etchegoin izan da lehen hizlaria Serge Harismendyk kartsuki agurtu duena. Euskal- kantuaz arizan da oren bat baino gehixago. Bazen jendea polliki eta denak loriatuak, beste oren bat ere gogotik egonen baitziren entzule. Egundainotik,euskalduna kantaria izana da. Badakigu Erdi-Arokotzat kantuz artzen zirela ostatuetan eta elizetan bereziki. Kantu asko belaunaldi batetik besterat pasatzen ziren...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 26a

Erlaitzbideko alde hortan

Besta bezala zen igandean Erlaitzbideko alde hortan, departamendua antolatzaile, besta bat jendetsuago izanen zena eguraldi hobea izan balitz bereziki goizean. Bezperan, hitzarmen berezi bat izenpetua izana bizpahiru erakunde partzuer, bide horren bazterreko laborantza eremuak hobeki begiratuak izan diten, orotarat 255 hektara Urruñako lurretan direnak....

Kostaldean | 2019ko Irailaren 26a

Donibaneko zinemaldia

Aurten ere Donibane Lohizunek ukanen du bere zinemaldia eta usaian bezala heldu den hilabete hortan iraganen da, urriaren 7tik 13rat. Sélect zinegunean karraskan ai dira apailueri. Hamar filmagileren obrak izanen dira ikusgai. Baldintza berezia badauka sail horrek eta ondorioz ardura arras gazteak izaiten dira zoin-gehiagoka hortan parte hartzen dutenak: agertzen duten obra beren lehenbizikoa izan behar edo handienez bigarrena. Aurten epaileburu izanen da Catherine Corsini artista...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016