Kostaldean | 2019ko Irailaren 19a

Untsa besta pollita Ziburun

Ziburuko plazan bazen mugimendu joan den igandean, Baltsan-Eguna baitzuten, Baltsan elkartearen besta nolazpait. Mutxikoak eguerdi irian, taloak salgai herriko ikastola laguntzeagatik, zernahi kantari eta musikari aratsalde guzian. Biziki giro goxoa....

Kostaldean | 2019ko Irailaren 19a

Obra handiak Hendaian

Hendaian, gaitzeko obra sailari plantatuak dira, obra horiek aste huntan hasiz eta bada urte batena segurik. Arrunt beste bista bat eman beharra zaio geltokiaren aldeko auzoaldeari. Hori da "Elgarrekin" deitua duten saila. Auzoaldea ederrago ezarriz eta denbora berean jendearen harat-hunatak errextuz. Bainan obra horien denboran trabak ere izanen dira nahitez eta ez ditake bestela izan. Hala nola Urtats iria arte De Gaulle etorbidean ez den autorik ibiltzen ahalko, ez eta beraz...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 19a

Gaztetxearen besta Donibanen

Donibane Lohizunen, herriko Gaztetxeak larunbatean, irailak 21, ospatuko ditu bere 28 urteak. Besta airosa izanen da burutik buru, hamar bat musikari talde partaide, besteak beste Ezin Eta, Diabolo Kiwi, DJ Mundutegi eta holako batzuk....

Kostaldean | 2019ko Irailaren 19a

Ondarearen Egunak

Asteburu huntan dira Ondarearen Egunak eta bazter guzietan bada karia hortarat zernahi hitzordu. Hendaian gauza frango ikusgai eta besteak beste bisitaldi lagunduak Abbadia jauregian bai eta Beltzeneko aldean Pierre Loti idazle famatua bizi izan zen etxean. Hor, bi bisita berezi, iragan mende hasteko jauntzi asko agertuz, batto larunbatean, aratsaldeko 5ak eta erdietan, eta bestea igande goizean, 10ak eta erdietan. Urruñan ere izanen da zer ikus, bereziki Urtubiako...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 12a

Argitaletxe bat zerratzen

Ziburun plantatua duela hiru urte, lehengo poteria famatuaren egoitza berean, La Cheminante argitaletxea zerratzen da hilabete hunen hondarrean. Arras polliki abiatua zen, iduriz segurik, bainan ezin du aitzina segitu. Ez aski liburu saltzen hein batean heltzeko. Zuzendaria, Sylvie Darreau, baikor agertzen da halere. Beste bide bat hartuko duela bainan beti literaturari josia ditakeen zerbait, bera dena hortakoa baita. Anartean, etxea ez deno alde bat zerratua, han diren liburuak...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 12a

Nun ezar hondarkin horiek?

Donibane Lohizunen, Herri Berri abertzale taldeak zabaldu du ageri bat bere arrangura berezi bat agertuz. Nun behar diren utzi ilaun edo inerto deitzen ahal diren hondarkinak, lur eta harri, obra asko egitearekin metatzen direnak. Gero eta gehiago badela, eta izanen ere hain segur, bainan toki egokirik ez horien han ezartzeko....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016