Kostaldean | 2019ko Urriaren 10a

Goiti ari den zinemaldia

Donibane Lohizuneko zinemaldiak gero eta arrakasta gehiago badauka. Denbora batez gora-behera asko jasanik, azkartuz doa eta Sélect zinegunea berritzearekin, duela ja zonbait urte, beste indar bat hartua du. Aurtengo saila aste huntan guzian. Emanaldiak ba goizetan, aratsaldetan eta aratsetan. Hamar bat filma lehiaketa nagusian. Itxuren arabera segurik, ederrak eta hunkigarriak. Hala nola australiar batena, kondatzen duena nola 14 urteko mutiko bat, norbaitek ederki enganaturik,...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 10a

Hendaiako sagarnoa

Hendaian ere sagarnoa egiten da sagardei eder bat baita Abbadia jauregiko alde hortan. Duela hogeita-hamar bat urte muntatua ordu arte artoa egiten zen eremu batean. Aurten bost tona sagar bildu dituzte, gauza guti eskas, eta kalitatearen aldetik ere diote urte ona dela. Sagar biltzea besta giro batean bururatu dute Nekatoenean....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 10a

Alaiak abesbatzak 35 urte!

Hendaian, heldu den larunbat aratsean, urriak 12, gaitzeko besta pollita ukanen dute, guziz herrikoia, Alaiak abesbatzak ospatuz bere 35 urteak. Daniel-Ugarte pilota plazan iraganen da. Lehenik, (19:00) zintzur bustitzea. Gero, afari on bat, Alaiak kantari. Azkenik dantzaldia, Koloka taldearekin. Alaiak elkartea sortu zen 1984ko irailean, lau lagun elgarretaraturik, lauek kantua biziki maite eta kantari talde bat muntatu nahi. Egia erran, aitzineko hilabetetan jadanik egonak...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 03a

Kantu afari bat Pausun

Kantu afari bat guziz herrikoia muntatua da ortzirale huntan, urriak 4, Pausuko Xaia ostatuan. Laguntzeagatik ondoko astean larunbatarekin euskal mitologia gogoan Urruñan iraganen den Karrikaldi berezia, ikusgarri bat biziki airosa eta koloretsua....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 03a

Antonio Lizana Hendaian

Ortzirale huntan, urriak 4 (20:30), Antonio Lizana español kantari eta musikari famatua entzuten ahalko da Hendaian, eta hori Mendi Zolan izeneko bilgunean. Bidaia gaitzak eginik munduan gaindi, mail gora batetarat heldua da eta denetan badu orai ikaragarriko arrakasta....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 03a

Manuel de Lara zerrendaburu

Donibane Lohizunen, zinegotzi da Manuel de Lara eta gehiengoan barne orai arte segurik bainan beste bide bat hartu du joan den astean, duela zonbait denbora erakusterat emana zuen ildo beretik egia erran, jakinaraziz zerrenda baten buru jarriko dela heldu den martxoko hauteskundeetan. Berak dionaz herriari hats berri baten emaiteko xedetan....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016