Kostaldean | 2019ko Urriaren 17a

Debrua ez bide da hain gaixtoa

Debruak - edo deabruak orai frangok erraiten duten bezala À¢'€'" fama txarra dauka. Ez beti haatik. Donibane Lohizuneko zinemaldia bururatu baita, eta ederki bururatu, sari nagusia ardietsi du "Sympathie pour le diable" izeneko obrak, filmegilea izanki Guillaume de Fontenay. Obra berari eskaini diote publikoaren saria bai eta zinezale gazteena. Gainerat, gizonkietan jokolari hoberenaren saria lortu du Niels Schneider artistak, film berean ari denak....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 17a

Palmondoak airean joan dira!

Donibane Lohizunen, joan den goiz batez, Pergola aldean ibilki ziren jendeak ez ahal dira guti harritu! Pentsa, hiru palmondo, frango handiak, ikusi dituzte airean johan, gauza hori ezin sinetsia ere iduritu baitzaiote! Laster jakin dute haatik zer gertatzen ari zen. Berrikitan idatzia dugu hemen berean Thalazur artategia eta hotela zerratuak direla hamar bat hilabeterentzat, gaitzeko obrak egin behar han berean. Ondo hartan baziren hiru palmondo, batto aspaldian landatua eta...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 17a

Karpa handi bat

Donibane Lohizunen, izan da mugimendu joan den egunean Harriet-Baita egoitzaren ondoan. Gaitzeko karpa handia xutik ezarri dute heldu den hilabete hortarik goiti, denak untsa pikoan ezarriak izanik, bilkura, hitzaldi eta ikusgarri askorentzat. Karpa hori Herriko Etxeak erosia Angeluko herriari, han etzutela gehiago beharrik. Eroste hori egina, ja kondatua dugu funtsean, bainan dugun bada oroitarazi zergatik egin den tratua. Thalazur etxean bururatuko direlarik hasi berriak diren...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 10a

Droga tornu ederra!

Biriatun, autobideko muga-zubian, guardek kasik hiru tona drogaki, Indietako kalamua deitzen den hortarik, atxeman dituzte bai eta sesitu Espainiatik Ingalaterrarat zoan kamiun batean. Kamiuntzaina eta haren laguna, biak ingelesak, preso altxatuak izan dira....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 10a

Sokoa osagarri onean

Hendaian, egun berezia zuten berrikitan Sokoa lantegian. Ateak zabal zabalik idekiak zituzten eguna. 700 bisitari jin zaizkiote karia hortarat. Ikusterat zertan diren eta nola eramaki duten 1971n abiatu saila, Patxi Noblia zutela orduan sustatzaile suhar. Erran denaren arabera, etxea osagarri onean dago. 1100 partaide badauzka eta 260 langile. Egun guziz, bi mila alki jalgitzen dira lantegi hortarik....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 10a

Arrosa kolorez jauntzirik

Anitz tokitan indar berezi bat egiten da sasoin huntan bularretako minbiziaren kontrako ikerketak laguntzeko eta kasu hortan direnen laguntzeagatik. Hendaian, hilabete guzian badute hitzordu asko. Saila iragan asteburuan abiatua. Ortzegun huntan (18:30), Abbadia bilgunean, hitzaldi bat ikerketak zertan diren aztertuz gai nagusi bezala. Larunbat goizean aldiz, ibilaldi bat itsasbazter hortan. Ahal duten guziak arrosa koloreko jauntziekin....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016