Kostaldean | 2019ko Urriaren 24a

Selaurua bere margoekin

Donibane Lohizuneko Dukontenea egoitzan estreinatua izan da Selaurua elkarteak muntatu erakusketa, urte guziz arrakasta ederra ukaiten duena. Ehun bat margo orotarat, gai mota guzietarik. Erakusketa aste huntan guzian idekia da (15:00-17:00)...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 24a

Atsedengune pollita

Biriatun, gaitzeko atsedengune pollita, familia frangok berantetsia zutena, estreinatua izan da Kurleku auzoaldean, gero eta jende gehiago bizi-eta hor gaindi. Lurra herriak erosia etxerik ezin eraiki zitakeen toiki batean. Orai, badira hor muntadura guziak zernahi jokotan artzeko. Obrak gosta dira 138.000 euro, departamenduarenganik ardietsirik diru laguntza ederra (37.800 euro). Jean-Jacques Lasserre departamenduburua bera ere hor zen, Baionako suprefeta ere ba....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 24a

Abere basarik gabe

Hendaian, herriko kontseilua bildu da eta arras berezia den gai bat aztertua izan da bilkura hortan, artetan herrirat jiten diren zirkoena. Joan den uztailean eztabaida pizkorrak izanik Muller zirkoa jitearekin. Nahi ukan zuen baimenik gabe plantatu herriaren konduko eremu batean eta denen buru jarri zen partikular batek zonbait egunentzat utzi zion lur peza batean. Hemendik goiti ez gehiago holako aferarik izaiteko menturan, orai arte gauzak etzirela orobat aski garbi, xeheki...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 24a

Eusko-Eguna Donibane Lohizunen

Donibane Lohizuneko merkatu plazan bada noiz nahi mugimendu frango bainan joan den larunbatean bazen usaian baino gehiago, han ospatu baita Eusko-Eguna, kartsuki oroitaraziz eusko hori dela gure Euskal-Herriko moneta berezia, gero eta jende gehiagok baliatzen dutena. Han berean bazen denbora berean merkatu berezi bat, gauza on frango salgai. Hainbestenarekin, euskoaren saila akulatzen dutenek, kudeatzaile Dante Edme-Sanjurjo, banatu dituzte beren sariak, orotarat 29.066 eusko,...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 24a

"Ziburu maite dut"

Ziburun, erne dabiltza herriko bozeri buruz. Joan den astean kondatzen ginuen Ziburu Bizi abertzale taldeak aurkeztu zuela bere zerrendaburua, azken aldiko hura bera, Eneko Aldana. Horra nun beste zerrenda baten berri jakin den. Zerrenda hortan Jojo Aramburu da lehen tokian. 62 urte ditu, errotik ziburutarra, Herriko Etxean sortua, bestalde jadanik biziki ezagutua, aspaldian herriko besta-komitearen buru ere baita. "Ziburu maite dut, j'aime Ciboure" hori da lema gisa hartua duena....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 24a

Aste guziz batto

Bilkura bat arras berezia izan da joan den astean Donibane Lohizunen, portuko erretegian. Solasgai, eskuin eta ezker entzuten diren arrangurak, norbait bere bizilagunak edo bizilagun ohiak azkarki mehatxatua izanik eta joa ere berdin. Hortakoa den zerbitzu batek muntatua zuen bilkura hori, gure Kostaldean ere gutien ustean badirela holako kasuak. Sozial maileko elkarte zonbait partzuer, poliza ere ba. Ez idurika Donibaneko polizategian berean bana beste batean aste guziz bada norbait...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016