Kostaldean | 2019ko Urriaren 31a

Lantegia ederki handitua

Hendaian, ezagutua da segurki Echeverria lantegia, hegazkinak muntatzen dituzten etxe handientzat ari gehienik lan eta lan. Fama ederra dauka eta beti handituz doa, Echeverria bi anaiak kudeatzaile. Beren aitaren segida harturik, Errepira aldean plantatuak dira, badu ja 13 urte, eta han berean estreinatu dituzte joan den astean beren muntadura berriak, bi miliun eta erdi euro gosta direnak. Hameka langile ziren duela dotzena bat urte, badira orai hogoita-hamarrez goiti....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 31a

Munta handiko ikerketa

Donibane Lohizunen, plantatuak dira herriko lur-moldaketaren gaurkotzeari. Gisa hartako ikerketa hasi da azaro hondarra arte segituko dena. Bakoitxak bere oharpen edo(eta) proposamenak helarazten ahal ditu Herriko Etxerat. Badira ere bilkura bereziak ikerle buruarekin mintzatzeko. Hirigintza sailean obra frango egitekoa da eta zonbait urte barne 1120 bizitegi berri eraikiak litazke. Gero ez da haatik toki handirik geldituko beste batzuentzat. Laborantza poxi bat ere begiratu...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 31a

Hendaian, beti obran ari

Obra frango egiten da Hendaian, batean hondartzaren bazterreko etorbideari arrunt beste itxura baten emaiteko, bestean hiribarnearen arramoldaketa gogoan. Horra nun beraz akulatu den suhiltzaileen kaserna xaharraren dena barreatzea. Aste huntan bururatua behar litakeen lana. Hor berean gaitzeko bilgune berria muntatuko da, merkatugune xaharraren murruak atxikiz, bilgune bat guziz asurtia bilkura eta ikusgarri frangorentzat....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 31a

Hurbiltzen ari

Eta bai, herriko bozak ari dira hurbiltzen. Ziburun itxura guzien arabera bost hautagai zerrenda izanen dira, eta ez sei behin askok uste zuten bezala, sozialistek ez omen baitute lixtarik muntatuko. Donibane Lohizunen, gauza bera gertatuko da sozialistekin. Jakinarazi dute alabainan beren sustengua eskaintzen diotela Manuel de Lara eskuindarrari. Orai arte auzapezaren gehiengoan zenari beraz. Eskuin-ezkerren arteko ezkontza bat nolazpait. Batzuk diote haatik hori ez dela arras hola....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 31a

Katalina de Erauso

Ortzegun huntan, urriak 31, Omiasaindu bezperan beraz, nola hilabeteko azken ortzeguna den, Donibane Lohizuneko batzokiak muntatzen du bilkura bat baratze botanikoan iraganen dena aratseko 7etarik goiti. Gaia, Katalina de Erauso, hamazazpigarren mendeko emazte bat, Donostian sortua, Ameriketan hil zena, biziki bizi mugimendutsua eremanik. Ikerketa asko eginak izan dira haren harat-hunatetaz eta pastoral bat ere eskainia izana zaio. Hizlaria, Anne-Marie Lagarde ikerle guziz...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 31a

Gasna feria Donibanen

Igande goizean, gaitzeko feria pollita iragan da Donibane Lohizuneko merkatuan. Gasna feria zen bainan ez edozoin gasnarena! Hamar bat artzain etorriak udan mendiko alha tokietan egin gasna andana batekin. Ezterenzubi, Larrañe eta kasko horietarik. Gasna horiek ukan dute arrakasta eta jende frango arizan zaizkiote artzaineri galdeka nolako bizia deramaten mendian direlarik eta beren lanak nola akulatzen dituzten. Beste ekoizpen asko ere bazen feria hortan, ezti, xingar,...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016