Kostaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Herriko Etxea ez ados

Ziburun, badu zonbait urte aipu dela etxegune handi baten muntatzea Oletako bidearen bazterrean, Santa Terexa etxetik hurbil. Lehen proiektu bat baztertua izanik, sobera handia zena anitzen gustuko, bigarren bat agertu da. 340 bizitegi berri balitazke, lehen proiektuan bazirelarik 455. Saltegi zonbaiten tokia bestalde. Herriko hirigintza zerbitzuak ez dira haatik ados, bigarren proiektu hau ere ez dela hain egokia toki hortan gauzatzeko. Hirugarren bat atera behar beraz?...

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Laster eta laster

Urte guziz, aurten ere beraz, lasterraldi berezi bat izaiten da Donibane Lohizunen, arrakasta ederra biltzen duena. Heldu den igandean eginen da, abendua untsa hasteko gogoarekin. Hameka kilometro luzeko lasterraldia da, portuko hegi hortarik abiatuz (9:30)....

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Istripu izigarria

Gaitzeko errekontrua gertatu da igandean, eguerdi ondoxean, Urruñako errebide handian, Leclerc saltegitik hurbil. 17 urteko ziburutar gazte batek bizia galdu du "scooter" delako batean bazoalarik. Zeiharka lerrako bat egin du eta bisean bis heldu zen kamiuntto bat ezin da aski goiz gelditu haren huts egiteko. Laguntza jin da laster bainan etzen deus egiten ahal mutiko gaixoaren salbatzeko....

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Minbiziaren kontra

Anitz tokitan eta anitz gisetarat urratsak egiten dira, zinez baliosak, minbiziaren kontra eta jendea ahal bezenbat begiratzeko gaitz hortarik. Besteak beste urrian akulatzen da, azaroan ere aitzina segituz berdin, sail berezi bat emazteak erne ibil diten bularretako minbizia etzaioten lotu. Medikurat agertuz gisa hartako etsaminaren egiteagatik. Denbora berean diru bilketa bat izaiten da minbiziaren kontrako ikerketak laguntzeagatik. Hendaian indar ederra egin dute aurten ere,...

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Jose Antonio Aguirre zena gogoan

Oraidanik har gogoan heldu den astean izanen dela, ortzegunarekin usaian bezala, Donibane Lohizuneko batzokiak muntatu hitzaldia, (19:00), Dukontenea egoitzan. Hizlaria, Jean-Claude Larronde historialari jakintsuna. Gaia, Jose Antonio Aguirre lehendakari zenaren bizia. Nola bermatu zen alderdi jeltzalearen alde eta nola plantatu lehen euskal gobernuaren buru. Bai eta nola iharduki zuen Franco diktatorearen urte latz heietan....

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Urruña eta Sulzbach

Urruña parekatua da Alemaniako Sulzbach hiriarekin. Bi herrien artean badira harreman jarraikiak. Oraino azkartu behar litazkeenak heldu den urtean. 2020an alabainan ospatuko dira parekatze horren 40 urteak. Apailueri jadanik plantatuak dira. Urruñar andana bat joanen da Sulzbacherat heldu den udaberrian, maiatzaren 21etik 26rat. Autobusez edo hegazkinez, bakoitxak hauta. Izenak hartzen ditu oraidanik eta abenduaren 20a arte parekatze hortaz arduratzen den elkarteak. Deitzen ahal...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016