Kostaldean | 2019ko Irailaren 26a

Giltza berriz agertu!

Arras berezia da, eta gisa batez aski harrigarria, Ziburun gertatu den istorio hau! Duela 45 urte, aspaldi beraz, bat-batean eta untsa bitxiki faltatu zen Maurice Ravel musikagile famatua sortu zen etxerat sartzeko giltza. Etxe horrek baditu bi sartze, batto kaiako aldetik eta bestea Pocalette karrikatik. Bi sartze eta beraz bi giltza edo bi gako. Pocalette karrikakoa zen batere funtsik gabe desagertu. Eta horra nun, gauza kasik ezin sinetsia, berriz agertu den denboraren buruan....

Kostaldean | 2019ko Irailaren 26a

Hendaiako lur batzu

Hendaian, herriko kontseilua bildu da joan den egunean eta lur peza zonbait izan dira gehienik solasgai. Alde batetik herriak beretzen du Legarralde deitu eremua, orotarat hameka hektara baino gehixagokoa. Lau laborari plantatuko dira toki hortan. Gauza bera gertatzen ahal litake bainan ez da oraino deus eginik, tratuan ari dira, Ouristy izeneko mendixkaren kaskoan. Hor erosle bat jadanik agertua zen bainan gibelerat egin du....

Kostaldean | 2019ko Irailaren 26a

Ondarearen Egunak

Kostaldean gaindi arras untsa iragan dira Ondarearen Egunak. Bazen hitzordu frango eta mota guzietarik, bisitaldi, ibilaldi, hitzaldi, erakusketa, ikusgarri eta gaineratiko. Donibane Lohizunen eta Ziburun konparazione mugimendu gaitza izan da bi egunez. Ziburuko portuan estreinatu dute freska arraro bat, Bretainian muntatua duela zonbait urte, goresten duela bretoin eta euskaldunen arteko elkartasuna. Toki egokian paratua izan da, denen bistan. Erdi erdian balea handi bat....

Kostaldean | 2019ko Irailaren 26a

Hendaian haurrak euskaraz kantari

Hendaian, bi urtetarik muntatzen dute euskal kantu xapelketa bat lehen mailako eskoletan dabiltzan haur guzien artean. Aurtengoa oraintxe hasten da eta bururatuko da abendoaren 8an Beltzeneko plazan emanen den kantaldi batekin. Eskola bakoitxak baditu bi kantu ikasteko eta ahal bezen untsa menperatzeko. Batto denentzat bera, bestea zozketa baten bidez berexia. Zozketa hori joan den egunean egin da preseski eskola bakoitxak bidali ordezkariekin. Giro goxo batean jateko ere ba gauza on...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 19a

Igande goxo bat Erlaitzbidean

Toki ederra da zinez, guziz gustagarria, Erlaitzbide hori, Hendaia eta Zokoa arte hortan. Aurten ere, departamendua sustatzaile, egun berezi bat ukanen dute hor gaindi asteburu huntan, igandean hain xuxen. Erlaitzbideko besta nolazpait, ofizialki ez baldin badute ere gehiago hola deitzen, "Igande bat Erlaitzbidean" emana baitiote izena. Dena den, jendea bere gusturat ibiltzen ahalko da autorik eta motorik ez baita bide hortan izaiten ahalko, salbu beharrez segurtasun- neurriengatik...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 19a

"Bizi Ona" merkatua Donibanen

Donibane Lohizunen; joan den larunbatean zuten "Bizi Ona" merkatua eta arrakasta pollita ukan du usaian bezala. Jateko eta edateko zernahi gauza on, gasna, xingar eta beste. Biperrari tokiño bat eginez, arnoari eta sagarnoari ere ba. Parada hauta ohartzeko gaztainak ere aise gehiago eta hobeki baliatzen ahal litazkeela mozkinbide bezala. Edergintza saileko puska pollit frango ere ba salgai, gainerat biziki giro alegera. Zer behar da gehiago, aroa ere alde izanez geroz!...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016