Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Trufania Donibanen

Heldu den astelehenean, urtarrilaren 6an, ospatzen da Trufania bestaburu handia dena bereziki Euskal-Herri hegoaldean. Aspaldiko ohidura berme, ospatzen da ere Donibane Lohizunen bainan aitzineko igandean. Aurten urtarrilaren 5ean beraz. Arratsaldeko 3ak eta erdietan magoak agertuko dira, beren segitzaile bereziekin, aingeru eta beste, elizaren ondo hortarat eta, aroa ez bada segurik arras txarra, itzuli bat eginen dute inguruko karriketan. Gero, bezperak izanen dira....

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Elkarlan gehiago mugaren gainetik

Hendaian ere, urtea bururatu aitzin, suhiltzaileek ospatu dute beren patroina, Santa Barbara. Karia hortarat, aipatu dituzte bistan dena urteko gora-beherak. 1500 ateraldi orotarat, gehienak errekontru zerbaiten ondotik, ez baitezpada su zerbait nunbait pizturik, nahiz suteak ere izan diren ehunez goiti. Azpimarratu dena, gero eta elkarlan gehiago egiten dela, eta oraino gehiago eginen ondoko egunetan, mugaren bi aldetako suhiltzaileak elgarrekin plantatuz zerbait laguntza behar...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Organo handia berritu behar

Beti bezala eta denetan bezala funtsean, ospakizun kartsuak eta jendetsuak izan dira aurten ere Eguberrikari Donibaneko elizan. Karia hortarat, oroitarazia izan da obra handiak beharrak direla organo handiaren berritzeko. Ja aipatuak ditugu obra horiek aldi bat baino gehiago bainan berriz solasgai dira parropiak gastuen pagatzeko 150.000 euro behar baititu nunbaitik ateratu. Diru laguntza pizkorrak segurtatuak izanikan ere bestalde. Obrak gostako dira orotarat 370.000 euro,...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Arrantzaren gora beherak

Donibane-Ziburuko arrantzaleek atera dituzte jazko konduak, oro har ez hain onak ez eta hain txarrak. 7500 tona arrain ekarri dira porturat, aitzineko urtean bezenbat beraz, gauza guti goiti beheiti, bainan diru sartzeak ttipitu haatik, %8ez. Aise legatz gutiago denen buru, %33 gutiago ez idurika. Lupinak ere ozka bat ona beheiti egin du, parte segurik Europa mailean hartu neurri batzuengatik. Arrantza hori azkarki mugatuz uda ondarretik goiti. Aldiz, aitzineko urtean baino atun...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Kantu eta kantu!

Eguberri iri hortan bazterrak azkarki airostu dira gure Kostaldean ere! Zonbait ikusgarri eta ausagailu ez badira ere egin aro txarrarengatik. Denen buru halere ez da makur handirik ezartzen ahal Fabien galernaren bizkar! Zokoan berriz ukan badituzte ere haize ufako zonbait orenean 142 kilometroren heinekoak! Bi aldiz gauza bera beraz bi aste barne! Dena den, izan da airostasun handia, eguraldiak onerat eginik, bai Eguberri bezperan bai eta Eguberri egunean. Olentzero...

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Galerna

Kostaldean ere arrunt eguraldi txarra izan da, euria jauts-ahala eta gaitzeko haize basa! Ez gaiten nigarrez arizan haatik, anitz tokitan aro makurragoa jasan baitute, urak ateraturik eta hola. Zokoan, izan dira halere haize ufako izigarriak, orenean 120 kilometroko heinerat heltzeraino. Bi egunez segidan Erlaizbidea zerratua egon da, Zokoa eta Hendaia artean, lanjeraren gatik. Akotzeko hondartzak ere ba. Hendaian, makur asko han-hemenka, arbola zonbait lurrean eta hiribarneko...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016