Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Sailkapen baliosa izaiten ahal?

Jean-François Larralde donibandar ikerleak plazaratu du lan bat galdetuz Donibane eta Ziburu parte bederen, portua eta hiribarneko zati on bat, sailkatuak izan diten UNESCO erakundeak atsulutuki begiratu behar diren gune berezien artean. Gisa hortan sailkatzeak baluzkeela abantail handiak bi herrientzat. Jendea mintzo da tar tar tar proposamen hortaz. Frangok begi onez ikusten dute gauza hori, batzuk erranez haatik luze joan ditakeela sailkapen horren ardiestea. Beste frango...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Zaiak laburregi?

Donibane Lohizunen, untsa bitxia kausi ditakeen gauza bat gertatu da gauak gau, norbaitek "sexiste" idatzi du tindu zuriz eta hitz larriz Hordago erakustegiko berinan. Itxuren arabera, "feminista" izan behar da hori hola egin duena, salatu nahiz hor agertzen diren margoak, Mattin Partarrieu artista ezagutuarenak. Emazteak ez dituela behar bezala tratatzen. Biziki pollitak margotzen bainan sobera arinki bezti, zaiak bereziki aise laburregi. Bakoitxak bere gustu, badira margolari...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Bixintxo bestak Hendaian

Hendaian, biziki besta sanoak eta alegerak izaiten dira urtarrilean muntatzen direnak, urteko lehenetarik beraz, Jondoni Bixintxo herriko patroin sainduaren ohoretan. Aurten ere, bi asteburuz segidan, izanen da mugimendu eta airostasun! Lehen hitzordua ortzirale huntan (18:30), Pellot kortsario famatua, Azeria deitzen zutena, berriz jinen baita itsasoz bere herrirat, Neskatxa bere lagunarekin, zernahi haur, untsa polliki jauntziak, heien biderat joanik, Kanetako porturaino....

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Bixintxo bestak Ziburun

Ziburun, urteak jin eta urteak joan, beti berdin atxikiak dira Jondoni Bixintxo sainduak ekartzen daizkioten herriko besteri. Aurten ere, besta-komiteak, Jojo Aramburu elkarteburu, egitarau nasai eta herrikoia badu moldatua. Bestak ortziralean hasiko dira (14:15), eskoletako haurrekin, auzapezak haur horieri botatuz herriko giltzak. Ondotik saristatuko dira haurren arteko marrazki lehiaketan hobekienik sailkatu direnak. Bereziki Gabriel Ricau, San Mixel eskolan dabilan 10...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Obran ari

Urruñan obran ari dira oinezko eta txirrindularientzat ibilbide berri baten egiten, Ziburuko aldean segituko dena, orotarat kasik hiru kilometro luze Urruñako hiribarnetik Zokoa alderat. Obra horiek Pazko iriko behar litazke bururatuak. Departamendua eta Akitania-Berri lurraldea, besteak beste, laguntzaile dira diruaren aldetik. Bada orotarat miliun bat eta 217.000 euroren gastua....

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Sorginkeriak

Batzuk diote sorginik ez dela gehiago eta beraz ez dela ere sorginkeriarik! Bizkitartean, sorgin-kondairak beti badira, sorgin-istorio frangorekin, eta horiek aipatzen dira hain xuxen hilabete hunen 29a arte Hendaiako mediatekan....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016