Kostaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Hiruburu, joaldun eta beste!

Donibane Lohizunen, xarmanki hasi dira ihaute-bestak, aroa zinez gisa hartakoa, iguzkia goizik desagertu bada ere. Biziki eguraldi goxoa, maiatzean bagine bezala kasik! Hartza han zen erran tenoreko etorria larunbat goizean. Begiraleak ere han, beren hiruburu famatuekin, dantzari horiek, beti berdin alegera, ihauteriaren seinale. Karrikaz karrika hartzak egin du zernahi itzuli bainan beti bezala frango luzaz egon da merkatugunean eta inguru hartan. Frango ausarta...

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Ikusgarri pollitak Hendaian

Hendaian, igande arte, bada ikusgarri sail bat untsa pollita, antzerkiari toki ederra eginez. Sail hortan dago "Solo en scène" delakoa, ikusgarri laburrak, aldian jokolari bat bakar-bakarrik taulen gainean. Hitzordu aipagarrienetan, ortzirale arratsean, Mendi Zolan bilgunean, gaitzeko ibilaldia lehengo Persian barna, orain Iran deitzen den herrialdean beraz, Olivier Villanove artistarekin. Toki berean, igandean, arratsaldeko 5-etan, "Un jour sans pain" ogirik gabeko eguna, Nanoua...

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Herriko boz horiek

Jendea gero eta gehiago mintzo da herriko bozetaz. Hilabete baten buruan ditugu alabainan eta egunak badoatzi burrustan. Gauza jakina, segurtasun osoz erraiten ahal dena, auzapez berriak izanen dira Urruñan eta Ziburun, ja kargutan zirenak, Odile de Coral eta Guy Poulou ez baitira gehiago hautagai. Jendea ez da haatik hautagai eskasean egonen, hiru zerrenda izanen dira Urruñan eta bost Ziburun. Donibane Lohizunen hiru zerrenda abiatuak bozketa, solasa hedatua laugarren bat...

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Emazteen eragina

Donibane Lohizunen, ortzirale huntan, aratsaldeko 6-etan, Dukontenea gelan, Emilie Saintucq ikerle jakintsunak hitzaldi bat eginen du guziz interesgarria emaiten duen gai bat lantuz. Gai hori, emazteen eragina euskal kulturan eta bereziki pastoraletan, azken 70 urteetan izan diren sorkuntzak gogoan....

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 13a

"Egia aitortza, erreparazioa..."

Hola deitzen da ortziralean, arratseko 7-etan, Ziburuko Baltsan bilgunean eginen den bilkura. Gogoan euskararen kontrako urratsak noiz, nun, nola egin diren. Hizlariak, Dabid Anaut idazlea, bai eta Ainize Madariaga eta Iñaki Etxeleku berriketariak....

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Donibanen

Donibane Lohizunen ere hurbildua da ihauteria! Hasteko, heldu den larunbatean, otsailak 15, ospatuko dute Hartzaren eguna. Arte huntan, hartza iratzartzen balinbada segurik! Bainan hortakoak direnek segurtatzen dute loz asea dela eta aste huntan jalgiko dela beraz bere xokotik. Larunbat goizean, trenpu gaitzan behar litake! Begiraleak elkarteko dantzariak, hiruburu eta beste, denak berdin alegera, han izanen dira eta segituko dute karrikaz-karrika, goizeko 10- ak eta erdietarik...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016