Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Ortz-Adarra

Donibane Lohizunen, hilabete hunen 14a arte bada erakusketa berezi bat Dukontenea egoitzan. Ortz-Adarra elkarteak berexirik margo eta xixelkadura andana bat. Erakusketa hori arratsaldetan izaiten da idekia...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Hendaiako Zarpai-Banda beti berdin harro!

Hendaian biziki ezagutua da Zarpai-Banda musikari taldea, famatua segur herrian berean bainan herritik kanpo ere, itzuli frango baitu eginik - eta beti egiten - dela Frantzian barna, feria handienetan partaide, Nimes, Béziers eta holako hiri batzuetan berdin, bainan ere urrunago, hala nola Alemanian gaindi. 2020a urte berezia da haatik Zarpai-Banda ospetsu horrentzat, aurten betetzen baititu bere 50 urteak. Karia hortarat, ospakizun sail bat guziz aberatsa badu pikoan ezarria,...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Itsasoa gero eta ausartago

Segur aldi bat baino gehiago arizanak gira jadanik ere gai huntaz bainan berriz ere aipagai dugu: Kostalde guzian, lekuka gehiago haatik, itsasoa gero eta ausartago da! Uhainek gero eta gehiago "jaten" dute itsas-bazterra! Joan den hilabete hortan, egundainokotan lur-lehertze bat izan da Erlaitzbidean, Hendaiako aldean, Abbadia jauregitik hurbil. Ja hartu segurtasun neurriak aitzina xorroxtu dituzte, jendea ez hurbiltzeko, lanjerarengatik, ezponda zonbaiten kaskorat. Handik hurbil,...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 08a

Erregeak beti hor

Donibane Lohizunen, betiko molde berezian ospatu da aurten ere, joan den igandean hain xuxen, Trufania, edo neguko Besta Berri delakoa. Errege magoek ez dute ahantzi Donibanerat jitea, eta oinez gehiago dena, ez kamelu batzuen gainean Hegoaldeko toki askotan ikusten diren bezala. Aroak hotz-aireño bat baldin bazuen ere - sasoina da - jendea bildu da ederki. Magoak ibili dira karrikaz karrika eta gero bezperak kantatu dira untsa kartsuki Eguberriko kantu zonbait ere...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Udaberrian ala berantago?

Ziburun, aspaldian aditzen da komentu xaharraren berritzeko obrak laster hasiko direla. Laster beraz, bainan noiz da azkenean "laster" hori? Joan den egunean egin den bilkura baten argitarat, zerbait funtsezko aitzinamendu behar litake aurten. Proiektuaren alde bat pikoan ezartzeko, hitzordu bereziak beharrak dira otsailean, ofiziale asko partzuer. Denak untsa joanez, handik bi hilabeteren buruan, maiatzean beraz, hasten ahal litazke anitzek berantetsiak dauzkaten obra horiek....

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Babespen berezi batekin

Duela 65 urte muntatua izan zen Ziburun egurrezko barku bat, "Louis II" deitua izan zena, guziz egokia legatz arrantzan artzeko. Xahartua eta higatua, alde bat desagertzeko heinean zen. Duela zonbait hilabete bi ziburutar gaztek - horiek dira Yoann Pery eta Eneko Aldana-Douat - nahi ukan dute dena xaharberritu. Itsasondarea maitez eta jakinaren gainean untzi hori gisa bereko azkena izan dela gure Kostaldean. Obrak ari dira aitzinatzen eta hainbestenarekin untziari segurtatua izan...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016