Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Eugenia jin zelarik

Iduriz, zonbait urte gorabehera 1840a irian hasi zen jendea itsas-mainueri bestalde ohartzen. Nola abiatu zen mugimendu hori, ikerleak ez dira denak hitz beretan. Batzuen ustez ingeles aberats batzuen balentria izan zitakeen. Edo espainol zonbaitena. Gauza bat segurtatzen ahal dena, handik laster mainu horien arrakasta polliki emendatu zela Napoleon III-a egon zelarik Frantziaren buru. Eugenia de Montijo haren andreari esker. Eugenia inperadoresak biziki maite zuen Miarritze, gazte...

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Osagarriarentzat biziki on!

Usaian, eta aspaldian, udan bereziki, mundu bat ibiltzen da gure hondartzetan, itsasoan mainatuz edo(eta) iguzkitarat egonez. Zonbat jende ote? Hori nehork ezin erran! Goizetik arrats jendea jendearen gainean, arratsetan ere mugimendu gaitza, baitira gauerdiko mainaldieri halako grazia berezi bat kausitzen diotenak. Aurten gauzak nola joanen diren, hori besterik da nahitez, dakizuen gaitz horrengatik. Anitzen esperantza halere, uztail-agorriletan bederen hondartzak deneri idekiak...

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

Hendaiako aurrekontuak

Hendaian, herriko kontseilua bildu da bainan arras molde berezi batean. Herriko Etxean, zazpi hautetsi ziren, Kotte Ecenarro auzapeza eta sei zinegotzi. Aurtengo aurrekontuak bozkatuak izan dira. Jakinaren gainean haatik ondoko egunetan kanbiatzen ahalko direla ikusiz izurrite tzar horren ondorioak eta kondutan hartuz ere herriko bozen emaitzak, bigarren itzulia ez oraino egina-eta....

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

Bordagain dorrea

Berri guti den keinka bitxi huntan goazen denbora pasa Ziburuko toki ezagutuenetarik den batetarat, hori izanki Bordagain dorrea. Kasko batean da bainan itsasoa ere han berean. Ziburuko leku gorena da orain. Itsasoa baino 81 metro gorago. Bai, herriko leku gorena da bainan ez da haatik beti hala izana. Nolaz da gorena bilakatu? Nolazpait goratu ote da? Edo beste toki batzu direa apaldu? Ez da holako goratzerik edo apaltzerik izan, jendeen arteko tratu batzuk dituzte gauzak...

Kostaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Hendaiako atsedengunean

Hendaian, geltokiaren ondoko atsedengunea berriz ideki da ofizioz artatzaileak diren burasoen haurrentzat, zernahi ausagailu eskainiz, kasu eginez bistan dena. Hamar bat dira atsedengune hortan gisa hortan ibiltzen direnak. Laguntza ederra haur horien familientzat....

Kostaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Arrazoinki

Kostalde guzian, azken egun hauetan ere, poliza eta jendarmeak harat eta hunat dabiltza karraskan, ikusteko kanpoan dabilan jendeak baduen ala ez etxetik ateratzekotan behar den ageri berezia. Badira han hemenka, itsas hegian bereziki, isun bat bildu dutenak bainan oro har diote hor gaindi jendea arras arrazoinki ari dela....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016