Kostaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Ondokoa

Joanes De Jaurgain Parisen esposatu zen bainan alargundu hamahiru urteren buruan. Haurrik etzuten ukan. Hil aitzin bere ondokotzat hartu zuen eta legez-lege adoptatu bera bezala historiaren arrangura gaitza zuen gizon bat, Renaud d'Elissagaray, Atharratzen sortua. Hari utzi zaizkion iker eta iker arizanaren bortxaz bilduak zituen paper eta gaineratiko guziak. D'Elissagaray familia hori ezagutua zen segur eta erro azkarrak bazauzkan. Ederki bermatua da De Jaurgain zenaren obra deneri...

Kostaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Eztabaidabide

De Jaurgain jaunak bere azken liburua plazaratu zuen 1917an, 75 urtetan. Gaia, Baionako diozesa. Frango eztabaida saminak sortu ziren liburu horrekin. Idatzi baitzuen, xehetasun asko emanez, apezak ez direla beti sainduak izaiten, ez eta aingeruak. Gainerat, ezin onetsia zaukan Leon Baionako lehen apezpikuaz kondatu dena (eta oraino ere noiztenka bederen kondatzen). Baizik-eta Errobi ibaiaren hegi hortan hilarazi zutelarik, burua mozten ziotela, nola lurrerat eroria zen burua berak...

Kostaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Joanes de Jaurgain

Joan den astean, sail huntan berean aipatzen ginuen mendeburu bat, ehun urte Iratzeder apez euskaltzaina sortu zela Donibane Lohizunen. Aste huntan, beste mendeburu bat dugu gogoan, ehun urte - martxoaren 17an eginak - Joanes de Jaurgain xuberotar euskaltzalea hil zela Ziburun. Herri hortan ehortzia ere da, Zokoa alderateko errebidearen hegiko hilerrietan. Lapurdin, dugun aitor garbiki, ez gira hartaz hainbat oroitzen bainan Xuberoan ez dute ahantzia. Haren biziaz eta haren obraz...

Kostaldean | 2020eko Apirilaren 23a

Zigarretak

Hauxe da ustegabekoa hau ere! Lekuka segurik, hala nola Urruñan, zigarreta saltzeak polliki emendatu dira azken bizpahiru aste horietan! Zer du jendeak gehiago erretzen etxen egon behar duelakotz? Baditake batzutan hori ere hola gertatzen den bainan beste arrazoinik ere bada segur. Hauxe besteak beste: muga zerratua izanez, nehor ez da gehiago mugaz bestalderat joaiten zigarreten erosterat, honaindian baino merkeago direlakotz. Erosketak honaindian egin behar beraz....

Kostaldean | 2020eko Apirilaren 23a

Liburuak etxerat

Denek etxen egon behar-eta, gehiago artzen omen gira irakurtzen. Hendaian, zortzi egunez segidan, mediatekak akulatu du sail berezi bat, herriko enpleatu batzuen laguntzarekin. Interneten bidez nornahik galdea eginez geroz, liburuak eremaitea galdegile horien etxetarat. Jakinaren gainean galdegilearen izena eta helbidea, eta zer irakurgai eskatzen duen, hitzordu bat hartzeko gisan holako edo halako egunean joaiteko haren ganat. Urrats pollita hori ere!...

Kostaldean | 2020eko Apirilaren 23a

Iratzeder ez dugu ahantzia

Denek gogoan dugu bistan da Xabier Diharce zena, ardura Iratzeder deitzen ginuena, gisa hortan erabiliz berak hautatu izen-ordea. Idazle arraroa, biziki olerkari fina, bertsuzale argia, euskaltzain ospetsua bai eta segur fede handiko apeza, bere bizi gehiena Belokeko komentuan iragan zuena. Egun aipatzen dugu aurten beteak ukanen baitzituen bere ehun urteak. 1920an sortua zen alabainan Donibane Lohizunen, urtarrilaren 4an. Mendeburua ez da biziki ospatu, guk jakinean...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016