Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Belsunce apezpikua eri handien sokorritzaile Marseillan

Gaurko egunean badugu zernahi buruhauste eta arrangura koronabirus delako horrekin. Bainan lehen ere izan dira gaitzeko izurriteak. Erdi-Aroan ikaragarriko kalteak egin zituen pesteak. Geroztik ere ba segur eta aldi bat baino gehiago. Hala nola duela hiru ehun urte, gaitz horrek berak itsuski zafratu zituen Marseilla eta inguru hartako herri asko. Denbora hartan, lau ehun mila biztanle ziren nunbait han Marseillan eta kasik erdiak hil ziren pestearekin. Izurritea agertu zen beraz...

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Alemanak hemen zirelarik

Jakintza elkarteak plazaratu du zonbait asteren berantarekin, konfinatze istorio horiengatik, bere aurtengo lehen aldizkaria. Untsalaz martxo ondarrean atera beharra zena, handik laster, Pazko biharamunean, aurkeztua izaiteko Sarako Biltzarrean. Aldizkari mamitsua, arras gotorra, orotarat 115 orrialde. Hauxe dauka izenburu edo titulu bezala "L'Occupation au Pays basque, 1940-1944". Izen hori gisa batez doi bat tronpakor kausi ditake. Erakusterat eman dezake alabainan hor kondatua...

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

"Itsasoan mainatzen bagine..."

II-Hondartzak, altxor bat paregabea Joan den astean azpimarratua dugu hemen berean itsas-mainuen arrakasta zonbat emendatu den urteak jin eta urteak joan. Ondorioz, gure hondartzak gaitzeko altxorrak dira Kostaldeko gure herrientzat. Herriko Etxetan ikusten dute zoin munta handia duten. Gisa hartako obrak akulatu ere behar beraz bazter horiek ahal bezen garbi eta sano atxikitzeagatik, ahal bezenbat errextasun eskainiz jendeari, tokian tokikoa denari bezala...

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Hazpandarrak ere ba

Ikusiz gero eta kanpotiar gehiago itsasoan mainatzen ari, tokian tokiko jendea ere ernatu zen eta hori hemeretzigarren mende ondarrekotzat. "Itsasoan mainatzen bagine gu ere! Zendako ez?" Lehenik Kostaldeko jendea segur bainan berantxago urruntxagokoak ere! Euskal-Herri barne hortarik ere, batzuk hartu zuten usaia artetan joaiteko itsas-hegirat eta han mainatzeko beren gusturat. Hazparnen ere sartua zen usaia hori. Lehen, frangotan aditu dut hazpandarrak nola berotzen ziren...

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Eta horra treina!

Urteak jin eta urteak joan, beti handituz zoan beraz itsas-mainuen fama. Jende aberats frangok beren urgulua hortan zuten, itsas mainu horietan agertu behar! Jauntzi ederrak soinean gainerat, ez baitzen nehor urean sartzen arrunt arinki bezti orai ikusten den bezala. Baziren mainu jauntzi bereziak dena apaindura! Napoleon III-a oraino Miarritzerat jiten zen urte heietan, beste gauza bat gertatu zen itsasmainuen arrakasta aitzina emendatu zuena. Trein bidea egin zen eta...

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Erien mainuak

Paper zahar zonbaitek salatzen dute hemezortzigarren mendekotzat bazirela Miarritzeko alde hortan segurik itsasoan mainatzen zirenak. 1760an jadanik lekukotasun batzuen arabera. Bainan mainatzale horiek denak eriak omen ziren. Gehienak zainak eri zituztenak. Beren medikuak manaturik mainatzen ziren, mainu horieri esker gorputza azkarki lasaitzen ahal zela. Mainarazten zituzten ere burua galdua edo galtzen ari zutenak. Hainbestetaraino nun hemeretzigarren mendearen hastean gisa...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016