Kostaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Zernahi gisaz bi auzapez berri

Donibane Lohizune aldeko itsas hegi hortan ere, bazterrak heintto bat harrotu dira, herriko bozen bigarren itzulia igandean izanki-eta. Ez Donibanen berean haatik, hor harat-hunata lehen bozaldian berean egina izanik. Biriatun bezala funtsean. Igandean, udako bigarren igandekari, jakinen da nor nagusituko den Hendaian, Urruñan eta Ziburun. Hor, zernahi gisaz, bi auzapez berri izanen dira, Urruñan eta Ziburun orain arte auzapez zirenak ez baitira berriz hautagai. Hendaian, bi zerrenda...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Auto bat ba saltzeko

Ziburun, herriko kontseilua bildu da joan den astean, Guy Poulou biltzarburu azken aldikotz. Diru solas mintzatu dira gehienik eta batere funtsik gabe ukan dute ustegabeko eztabaida bat. Herriak 1.500 eurotan saldurik bere auto xahar bat eta eroslea izanki bera zinegotzi den bat. Dominique Duguet eta Eneko Aldana-Douat hautetsiak, bestalde zerrendaburu direnak herriko bozetan, ahoan bilorik gabe mintzatu dira tratu hori salatuz. Erranez hobeki eta xuxenago izanen zela herriak autoa salgai...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Eta sasoin hori?

Keinka huntako solasgai nagusietan bistan da hor dugula sasoina! Uda sasoina, asko gisetarat munta handia baduena. Urte guziz arrangura bera agertzen da, nolakoa izanen den. Aurten gehiago haatik koronabirus deabru horrengatik. Duela zonbait aste nehork etzuen espantu handirik, etzela beharbada batere sasoinik izanen, edo arrunt txarra izanen zela, kanpotiarrak ezin etorriz. Azken berriak hobeak dira, aise hobeak izanen oraino mugak idekitzearekin. Jadanik ere, iragan aste hortan, dela...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Merkatuak ere berriz pizten ari

Zokoako bestak aipaturik iragan astean, eta Besta-Berri aste huntan, beroan bero sail huntan berean beharko ginuen kondatu nolako egitarau nasaia bazen Donibane Lohizunen herriko besten karietarat. Jondonane bestak alabainan eta denek badakigu donibandarrak zoin atxikiak zaizkioten. Bainan ez da bestarik izan Zokoan, ez dugu beraz deusen kondatzeko lanik izan, Besta-Berri ere joan da isilisila eta Jondonaneko ospakizunentzat heldu den urtea behar da igurikatu. Hara zertaratuak giren ezinbestean...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Organo berri bat Hendaian

Organo berri bat, untsa ederra, paratu dute Santa Ana elizan. Obrak aste huntan dira bururatzen. Lehen entseguak eginak Philippe Guilmard organo joile ezagutuarekin. Egun hauetan segituko. Obra baliosa eta goresgarria....

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Eta herriko boz horiek?

Beste solasgai handi-handirik ez-eta, nola ez dugun beti izurrite tzar hortaz ari behar, hor ditugu, zonbait herrietan bederen, herriko bozak. Bigarren bozaldiko kanpaina ez da batere usaiakoa haatik, neurri bereziak hartuak izanki alabainan, bilkura guti egiten ahal beraz, Christophe Castaner barneministroak erranik ere kasu eginez zerbait egiten ahalko dela. Dena den, kanpaina horrek segitzen du aitzina bere bide. Ofizialki, aste huntan da preseski beroenerat heltzen, bero horri kausi...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016