Azalekoa | 2017ko Ekainaren 29a

Villa Pia ikastetxean elebitasun parekatua

P.J.

Villa Piako ikasle elebidunak Gasteizko Legebiltzarrean 2015ean
Villa%20Piako%20ikasle%20elebidunak%20Gasteizko%20Legebiltzarrean%202015ean

Ez da oraingoa Villa Pia ikastetxe pribatua, Baionan. 1959an eman zituen lehen urratsak. Gaur 740 ikasle ditu eta 50 irakasle. Denborarekin, euskara ere sartu zen ikastetxe horretan, haatik opzio edo hautuzko ikasgai gisa soilki, asteroko 3 orenekin.

Ez da oraingoa Villa Pia ikastetxe pribatua, Baionan. 1959an eman zituen lehen urratsak. Gaur 740 ikasle ditu eta 50 irakasle. Denborarekin, euskara ere sartu zen ikastetxe horretan, haatik opzio edo hautuzko ikasgai gisa soilki, asteroko 3 orenekin. Duela bost urte, 2012an beraz, Xavier Inchauspe orduko zuzendariak euskara bultzatu nahi izan zuen, sail elebiduna irekiz, besteak beste historia-geograÀ¯'¬'a euskaraz erakatsiz, Antton Curutcharry historialariarekin, 3 orenez klaseka, bigarrenean, lehenean eta terminalean. Iaz, irakasleen artean, informalki bezala, aipatzen hasi ziren zergatik ez sail hori oraindik gehiago indartu, ordu artekoa gutiegi zela iduritzen baitzitzaien. Hortaz mintzatu zaigu Mathieu Elgoyhen historia irakaslea.

Parekotasunaren bila

Gaur arte, astean sei oreneko irakaskuntza egiten da euskaraz Villa Pian, ikasleek daukaten 28 orenetarik: euskararen irakaspenak hiru oren ditu eta historia-geograÀ¯'¬'ak beste hiru. Urrun gara parekotasunetik, Villa Pian bezala bertze ikastetxe elebidun guzietan ere (Seaskakoetan salbu). Nola heldu 14 orenetara, funtsezko parekotasuna izan dadin? DesaÀ¯'¬'o horri lotu dira Villa Piakoak, Normandiatik etorri berria den Dominique Duriez oraingo zuzendariaren inguruan, DDEC irakaskuntza giristinoko buruzagitzarekin partzuergoan, egitura honetan dagola bereziki Xalbat Itzaina, euskararen sailaz arduratzen dena. Lehen urratsa, euskarazko irakasleak behar direla formatu, horretan eskasa nahiko handia baita. 2015eko uztailean AEK-k ebaluatu zituen ikastetxe elebidunetako irakasleak, ikusteko euskarazko zein maila zuten. Eta horietatik 9k (Villa Piatik beretik 4) AEKren formakuntza sail jarraikia segitu dute 2016ko urritik 2017ko apirileraino. Bukaeran egin zaien ebaluaketak maila arras ona dutela agertu da, horietarik 5ek gainera EGA azterketa ere pasatu dutela. Dena den, Villa Pian gaur egun euskaraz erakasteko gai diren irakasleak badira, gisa horretan parekotasunaren bidean aitzina jo dezaketela.

14 oren euskaraz

Heldu den irailetik goiti, Villa Pian 14 oreneko euskarazko irakaskuntza bideratuko dute, 2.eko klasetik hasita. Hiru urterentzat hartu duten engaiamendua, urrunago ere jotzeko esperantzarekin. Euskarazko ikasgaiak hauek dira: euskara (4 oren), historia-geograÀ¯'¬'a (3À‚'½), matematikak (4), biziaren eta lurraren zientziak (1À‚'½) eta laguntza egokitua edo pertsonalizatua (1) ikaslearen arabera zabaldua (matematiketan sustengua, hedabideei heziketa, geopolitika edo beste). Irakasle hauekin: Mathieu Lazkano, Mathieu Elgoyhen, Antton Curutcharry, Xabina Lapeyre eta Antton Lans, geroan Daniel Oltzomendik ere bere harria ekarriko duela ikasle elebidun horiek bere klasera helduko direlarik. Eta oren horien gainera, ekitaldiak ere antolatzeko xedea du ikastetxeak, euskaraz iraganen direnak (ateraldi, mintzaldi eta abar). Mathieu Elgoyhenek erran digunaz, ororen buru parekotasuna baino gehiago erdietsiko dute hor, euskara hutsez 14 oren izanen direlarik, gaineratiko orenetan frantses hutsez gutiago izanen da, hor baitira ere bertze hizkuntzak (espainola, ingelesa...). Seaskatik aparte, lehen lizeoa izanen da Villa Pia parekotasun horretara helduko dena, beren sarean aitzindari lana eginez.

Diru iturriak bilatu behar

Irailean, 10 ikaslek dute sail elebidun hori abiatuko 2.eko klasean, hein horretan izanen diren 270etatik. Guti da menturaz, baina abiatze bat da, kopurua urtetik urtera agian haziz joanen dena. Ikasle horiek kolegio ezberdinetatik helduko zaizkie, Kanboko San Mixel Garikoitz, Miarritzeko Fal, Baigorriko Donostei, Ziburuko Larzabal, Angeluko Stella Maris eta Endarratik. Proiektu horrek badu haatik kostu bat, errektoretzak ez baititu gehituak diren euskarazko orenak bere gain hartzen. Hots, hiru urterentzat 100.000€ko kostua aitzin-ikusia da. OGEC-ak (ikastetxearen egitura kudeatzailea) diru-iturri berriak beharko ditu aurkitu. Baina menturaz errektoretzak ere indar bat eginen du ondoko urtetan. Horiek hola, geroari buruz denak baikor direla digu erran Mathieu Elgoyhenek.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3407. zbk

Zoriontsu zira zure urratsak zure solasen araberakoak badira.

Indira Gandhi

Gure Hitza | 2017/06/29

Harri zaharrak

Janbattitt Dirassar

"Herria "irakurtzen dutenen artean, zonbat ote dira Lagny-le Sec herria nun den badakitenak? Frankok orobat ez dakite izen horretako herririk badela ere! Nahiz aipaldi franko ukaiten duen hilabete honetan.

"Herria "irakurtzen dutenen artean, zonbat ote dira Lagny-le Sec herria nun den badakitenak? Frankok orobat ez dakite izen horretako herririk badela ere! Nahiz aipaldi franko ukaiten duen hilabete honetan. Lagny-le-Sec kokatzen da Oise departamenduan, Parisetik ez hain urrun. Arras herri ttipia da. 2061 biztanle azkenik egin kontaketaren arabera. Eta zendako, kasik bat-batean, aipatzen dute hedabide askotan? Herri horretan baita jauregi bat eta joan den egunean hasiak baitira jauregi horren barreiatzen. Franko jauregi ederra, ez izanik ere fama gaitza duten horietarik. Bederatzi hektareako parke handi baten erdian. Baina zendako barreiatzen dute? Jauregi hori, luzaz bere gisa utzia, herriak erosia duela hogei bat urte. Geroztik eztabaida bide. Batean zaharberritu behar dutela, azkartu segurik ba hasteko, eskualde bat ahuldua-eta. Bestean dena lurrerat botatzea daitekeela egokienik, toki berean eraikin berri bat egin daitekeela aise merkeago ateraz. Herriko zerbitzugune handi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016