Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2017ko Ekainaren 29a
Igandean oinezko ibilaldiak Aiherran
Eskola giristinoko burasoek jakinarazten dute heldu den igandean, uztailaren 2an, oinezko ibilaldiak antolatuko dituztela, Aiherrako kaskoetan gaindi ibiliz.
Eskola giristinoko burasoek jakinarazten dute heldu den igandean, uztailaren 2an, oinezko ibilaldiak antolatuko dituztela, Aiherrako kaskoetan gaindi ibiliz. Denen heinekoa izanen da, bi ibilaldi mota proposatzen baitituzte, bat 5 kmkoa eta bestea 13 kmkoa, izenak 7:30etatik goiti ematen ahalko dira. - Ibilaldi labur edo errexarentzat, abiatzea eginen da eskolatik, hots eliza gainetik, goizeko 9:30 eta 10:30 artean. Izena emaitean, 5€ utzi beharko dute helduek, urririk izanen delarik 12 urtez petikakoentzat. - Ibilaldi handiagoa, goizeko 8:00 eta 8:30 artean abiatuko da toki beretik. Izena ematean 8 € utzi beharko dute helduek, 4€ izanen delarik izen emate saria 12 urtez petikakoentzat. Jakin ezazue bestalde goizean ibilaldia hasi aitzin edo ondotik, kafea ala taloak zerbitzatuko dituztela antolatzaile diren burasoek. Xehetasun gehiagorentzat, bi tel zenbaki: 06 99 88 27 68 edo 06 15 07 42 53.











