Pilota | 2017ko Ekainaren 29a
Senpereko emaitzak
Union Basque xapelketako gizonezko À¯'¬'nalak iragan dira Zuraiden.
Union Basque xapelketako gizonezko À¯'¬'nalak iragan dira Zuraiden. Paleta gomaz emaitza bikainak ardietsi dituzte gure gazteek, hiru À¯'¬'naletarik bi irabazi dituzte. Kimuen sailan, Tessier Lucas eta Tapia Martin galtzaile 17 eta 40 Société Nautiqueren kontra. Gaztetxoetan aldiz, Lacoste Antoine eta Amestoy Remi irabazdun 40 eta 17 beti Sté Nautiqueren aurka. Gazteetan, Amestoy Remi eta Leduq Quentin xapeldun 40 eta 32, garaiturik Ahurtiko ekipa. Nexketan, gazteen mailan, paleta gomaz, M. Goyenetche eta A. Oronozek, Frantziako À¯'¬'nalean, titulua eskuratu dute Uhaldean taldekoen kontra. Joanden igandean esku huska, ligako À¯'¬'nalerdietan Donapaleuko plazan, gure parea, Valencia-Bereterbide, nagusitu da 30/26 Zaharrer Segiko Goicoechea eta Errekaren kontra. Sorpresa on hunen ondotik À¯'¬'nal handia jokatuko dute Hazparnen uztailaren 9an, Irisarriko Etcheto-Arbeletcheren kontra, jarraitzaileen laguntza igurikatzen dute, ez huts egin.











