Han eta Hemen | 2017ko Ekainaren 29a

Haziak idazle

Euskal Haziak

"Haziak Idazle" lehiaketa.

Ikasturtea amaitzera doala, guri ere etorri zaigu urteko "Haziak idazle" literatura sarien banatzeko garaia. Gure eskola eta kolegio katoliko elebidunetako ikasleek zuten aurten marrazki sorta batetik abiatuz (nahi zuten ordrean eman ondoan), orri bateko idazlan bat sortu behar, bakarrik ala taldeka. Hona epaimahaiak hartu delibero nekearen berri, errezibitu ditugun 90 bat idazlanen artean hautatu behar baitzen!

3. zikloa bakarka - Lehen saria: "Ibanen abenturak", Leire Diesse CM2, Bihotz Sakratua Zuraide. Bigarren saria: "Anttonen abenturak", Mati Nuquet CM2, San Josepe Senpere. Hirugarren saria (ex Àƒ'¦quo): "Ametsa", Laina Unterreiner CM1, Santa Maria D. Garazi, eta "Aita ama nun zirteez?", Amelia Arrangoits 6. Donostei Baigorri. 3. zikloa taldeka - Lehen saria: "Enekoren ametsa", Kattina Ainciart CM1, Elaia Bessonart CM1, Amaia Ourliac CM2, Elaia Philip CM2, Bihotz Sakratua Zuraide. Bigarren saria: "Amerika?", Ascarain Leire, Arangoits Amelia, 6. Donostei Baigorri. Hirugarren saria: "Goxoki magikoaren ipuina", Alaia Queheillalt CM1, Anaïs Arrossa CM1, Joana Ithurbide CM2, Santa Maria Donibane Garazi. 4. zikloa bakarka - Lehen saria: "Gertakari misteriotsuak", Nora Rivero 4. San Bixente Hendaia. Bigarren saria: "Amerikar abentura", Alaia Arrangoits 3. Donostei kolegioa Baigorri. Hirugarren saria: "Gaueko argia", Eider Amundarrain 4. D. Maria kolegioa Donibane Lohizune.

4. zikloa taldeka

- Lehen saria: "Mundu berri bat", Andrews Amaia, Altuna Lierni 3. D. Maria kolegioa Donibane Lohizune. Bigarren saria: "Nun da aitatxiren burua?", Maddi Segure, Jone Gisasola, Uxue Urien, Elena Duboscq, Nahia Geyre, 5. San Frantses Xabier kolegioa Uztaritze. Hirugarren saria: "Liburutegi sorgindua", Albisu Julen, Sami Bouaskar, 4. D. Maria kolegioa Donibane Lohizune.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3407. zbk

Zoriontsu zira zure urratsak zure solasen araberakoak badira.

Indira Gandhi

Gure Hitza | 2017/06/29

Harri zaharrak

Janbattitt Dirassar

"Herria "irakurtzen dutenen artean, zonbat ote dira Lagny-le Sec herria nun den badakitenak? Frankok orobat ez dakite izen horretako herririk badela ere! Nahiz aipaldi franko ukaiten duen hilabete honetan.

"Herria "irakurtzen dutenen artean, zonbat ote dira Lagny-le Sec herria nun den badakitenak? Frankok orobat ez dakite izen horretako herririk badela ere! Nahiz aipaldi franko ukaiten duen hilabete honetan. Lagny-le-Sec kokatzen da Oise departamenduan, Parisetik ez hain urrun. Arras herri ttipia da. 2061 biztanle azkenik egin kontaketaren arabera. Eta zendako, kasik bat-batean, aipatzen dute hedabide askotan? Herri horretan baita jauregi bat eta joan den egunean hasiak baitira jauregi horren barreiatzen. Franko jauregi ederra, ez izanik ere fama gaitza duten horietarik. Bederatzi hektareako parke handi baten erdian. Baina zendako barreiatzen dute? Jauregi hori, luzaz bere gisa utzia, herriak erosia duela hogei bat urte. Geroztik eztabaida bide. Batean zaharberritu behar dutela, azkartu segurik ba hasteko, eskualde bat ahuldua-eta. Bestean dena lurrerat botatzea daitekeela egokienik, toki berean eraikin berri bat egin daitekeela aise merkeago ateraz. Herriko zerbitzugune handi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016