Gure Hitza | 2017ko Ekainaren 29a

Harri zaharrak

Janbattitt Dirassar

"Herria "irakurtzen dutenen artean, zonbat ote dira Lagny-le Sec herria nun den badakitenak? Frankok orobat ez dakite izen horretako herririk badela ere! Nahiz aipaldi franko ukaiten duen hilabete honetan.

"Herria "irakurtzen dutenen artean, zonbat ote dira Lagny-le Sec herria nun den badakitenak? Frankok orobat ez dakite izen horretako herririk badela ere! Nahiz aipaldi franko ukaiten duen hilabete honetan. Lagny-le-Sec kokatzen da Oise departamenduan, Parisetik ez hain urrun. Arras herri ttipia da. 2061 biztanle azkenik egin kontaketaren arabera. Eta zendako, kasik bat-batean, aipatzen dute hedabide askotan? Herri horretan baita jauregi bat eta joan den egunean hasiak baitira jauregi horren barreiatzen. Franko jauregi ederra, ez izanik ere fama gaitza duten horietarik. Bederatzi hektareako parke handi baten erdian. Baina zendako barreiatzen dute? Jauregi hori, luzaz bere gisa utzia, herriak erosia duela hogei bat urte. Geroztik eztabaida bide. Batean zaharberritu behar dutela, azkartu segurik ba hasteko, eskualde bat ahuldua-eta. Bestean dena lurrerat botatzea daitekeela egokienik, toki berean eraikin berri bat egin daitekeela aise merkeago ateraz. Herriko zerbitzugune handi batentzat leku arraroa dela. Duela ja lau urte, erabaki zuten beraz jauregiaren lurrerat botatzea baina hautu horri segidarik ez eman. Duela zonbait aste, kasik tipustapez, hasi dira haatik barreiatze lanak eta orduan dira bazterrak kexatu. Elkarte bat ere oldartu, bixi bixia, obra horien kontra. Uste zutela herriak, nehork deusik ez gehiago erraiten-eta, uko egina ziola duela lau urte aipatu zutenari. Gisa guziez, herriko ondarea begiratzeagatik, atsulutuki behar dela jauregia xutik atxiki. Zernahi jendek izenpetu dute gisa horretako deia. Zonbaitek erakusterat eman badute ere beste batzuen aldean jauregi hori ez dela historiaren aldetik hain baliosa edo hain munta handikoa. Dena den horretan da afera, ondoko egunetan ageriko zer eginen duten...

Istorio hori aipatzen dugu, nahiz Euskal-Herritik urrunekoa den, guretzat ere gogoetagarria baita. Ondareaz behar gara axolatu bistan da eta ondareak eremu zabalak dauzka, biziki zabalak. Lehengo eraikin franko, jauregiak horietan barne, eremu horretan sartzen dira, sartu behar segurik ba. Gure eskualdean, jauregi batzuk ongi begiratuak dira, gisa bat edo beste beti bizigune daude. Hala nola Baionako biak, gaztelu zaharra eta gaztelu berria deitzen dituzten horiek. Edo berdin Urruñako Urtubia jauregia. Artoski begiratua ere Hendaian Abadiakoa, ez dena egia erran hain aspaldikoa. Indar gaitza abiatua da ere Baigorrin Etxauzko jauregiaren salbatzeko. Nafartar guzien etxea bilaka dadin... Obra guziez goresgarria!

Badira haatik jauregi batzuk desagertuak, heientzat ezin daiteke deusik egin. Beste zonbait parte handi bat lurrerat joanak, murru peza batzuk beti xutik. Bidaxunekoa konparazione. Bai eta Gixunekoa, aste honetan Inbido sailean aipatzen duguna preseski. Bi horietan obran ari dira. Ez dituzte ezarriko lehen ziren bezala, alimaleko gastuak bailitazke, baina bizi berri bat ematen ahal zaie halere, hori bera ez litzateke guti. Gure historiaren lekuko bizkor eta baliosak baitira bi jauregi horiek.

Beste jauregi batzuentzat, ez dakigu zer erran. Hazparnen, zertan da Zalduko jauregia, denboran aski famatua izana? Sasiak jana, kasko batean! Duela berrogei bat urte jadanik, murruak arras ahulduak zituen. Ez bide dira geroztik azkartu! Jabea jiten dea sekulan behako baten ematerat? Zer egiten ahal litzateke, eta nola, Gixunen bezala nolazpait, jauregi hori ez dena lurrerat joaterat uzteko? Behin, norbaiti entzun nion jauregi hori ez zela gehiago harri zahar meta bat baizik. Gisa batez hala daiteke baina harri horiek beti mintzo haatik, gure aitzinekoek egin urrats ainitzen lekuko... Bada hor ere bi gogoetaren egitekoa, eta hiruena ere ba!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3407. zbk

Zoriontsu zira zure urratsak zure solasen araberakoak badira.

Indira Gandhi

Gure Hitza | 2017/06/29

Harri zaharrak

Janbattitt Dirassar

"Herria "irakurtzen dutenen artean, zonbat ote dira Lagny-le Sec herria nun den badakitenak? Frankok orobat ez dakite izen horretako herririk badela ere! Nahiz aipaldi franko ukaiten duen hilabete honetan.

"Herria "irakurtzen dutenen artean, zonbat ote dira Lagny-le Sec herria nun den badakitenak? Frankok orobat ez dakite izen horretako herririk badela ere! Nahiz aipaldi franko ukaiten duen hilabete honetan. Lagny-le-Sec kokatzen da Oise departamenduan, Parisetik ez hain urrun. Arras herri ttipia da. 2061 biztanle azkenik egin kontaketaren arabera. Eta zendako, kasik bat-batean, aipatzen dute hedabide askotan? Herri horretan baita jauregi bat eta joan den egunean hasiak baitira jauregi horren barreiatzen. Franko jauregi ederra, ez izanik ere fama gaitza duten horietarik. Bederatzi hektareako parke handi baten erdian. Baina zendako barreiatzen dute? Jauregi hori, luzaz bere gisa utzia, herriak erosia duela hogei bat urte. Geroztik eztabaida bide. Batean zaharberritu behar dutela, azkartu segurik ba hasteko, eskualde bat ahuldua-eta. Bestean dena lurrerat botatzea daitekeela egokienik, toki berean eraikin berri bat egin daitekeela aise merkeago ateraz. Herriko zerbitzugune handi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016