Kostaldean | 2017ko Ekainaren 29a

Kostaldean

Badu urte bat Xabi Soubelet eta hunen lagun batzu ari zirela prestatzen, Gernika gogoan, oroituz herri horrek nolako izigarrikeria jasan zuen 1937an, ikusgarri handi eder bat, Donibane Lohizunen aurten eskaintzeko, nihundik ahalaz herriko besten karietarat.

"Gernika", ikusgarri gaitza eurixkapean ere!

Badu urte bat Xabi Soubelet eta hunen lagun batzu ari zirela prestatzen, Gernika gogoan, oroituz herri horrek nolako izigarrikeria jasan zuen 1937an, ikusgarri handi eder bat, Donibane Lohizunen aurten eskaintzeko, nihundik ahalaz herriko besten karietarat. Xede hori gauzatu da, eta aski ederki, joan den astean. Urte bat lan eta lan ari izanik, antolatzaileek obra arraro bat preziarazi dute Dukonteneko parkean, zernahi jende bildu ere baita! Ikusgarria burutik buru xarmanki joan da aroa ez hain alde izanikan ere. Eurixka zen alabainan eta keinka batez euri uhar polita ere egin du. Ikusgarriak segitu du aitzina, Maddi Zubeldia euriak euri kantuz ari bere betiko jeinu nasaiarekin. Jendea ere han egon da, beti ateria izan balitz bezala. Batzu biziki goizik etorriak ziren, arratseko 8etan jadanik han, ikusgarria 9-ak eta erdietan zelarik! Tokia segurtatu nahi bistan da! Sartzean, zakutto bat berekin zuenak behar zuen zaku hori ideki, barnean zer zuen erakusteko. Eta bai, hortaratuak gira, han eta hemen entzun diren itsuskeria guziekin, segurtasun neurri zorrotzak izaiten dira. Horri ere jarri behar gaurko egunean, zer gerta ere! Aise da erraitea gure eskualdean segurik ez dela hor gaindi izan diren atentatu itsusi horietarik izaiten, bainan nork daki nor nun dabilan azkenean eta nihun ez da gehiago erraiten ahal irriskurik batere ez dela! Gauza bat azpimarratu behar duguna, "Gernika, Txoria badator, txoria badoa" ikusgarri hortan hiru ehun bat jokolari ikusi direla, kantari, musikari, dantzari eta antzerkilari, denak zinezko artistak, hogoi bat elkarte partzuer, Donibane Kantuz sustatzaile, ez baita holakorik usu gertatzen. Beste pundu bat guziz aipagarria: Gernikan gertatu zena ezin aski salatuzko izigarrikeria izan zen, bainan ikusgarria bera kasik alegera izan da. Bai, bazuen bere latza ere, nola ez bistan da, bainan hor zabaldu da esperantzaz beteko mezu bat, errotik bakearen aldekoa. Eta Gernikan izan zena gaitzetsi bada aski gora, beste gertakari ilun batzu zaku berean sartu dira nolazpait, izan Oradour, Shoah ala Bataclan! Gernika funditua eta beti bizi, bakea zangopilatua eta baketzaileak beti kartsu, hori da suharki oihukatu. Besta fandango xoragarri batekin bururatu da, jende guziak txalo eta txalo ari zirela. Biziki ederrak ere pantaila handi batean ikusi diren irudiak, ederrak eta asurtiak. Ederrak ere jauntziak eta argi-jokoak. Guk segurik miresgarria kausitu dugu "Gernika" hori! Azken oharpentxo bat: askori eta askori solas bera entzun dugu, Xingolaren mozteko tenorean

Fandangolarien aldi arraro bat preziarazi dute Dukonteneko parkean, zernahi jende bildu ere baita! Ikusgarria burutik buru xarmanki joan da aroa ez hain alde izanikan ere. Eurixka zen alabainan eta keinka batez euri uhar polita ere egin du. Ikusgarriak segitu du aitzina, Maddi Zubeldia euriak euri kantuz ari bere betiko jeinu nasaiarekin. Jendea ere han egon da, beti ateria izan balitz bezala. Batzu biziki goizik etorriak ziren, arratseko 8etan jadanik han, ikusgarria 9-ak eta erdietan zelarik! Tokia segurtatu nahi bistan da! Sartzean, zakutto ainitz konplimenduren artetik, domaia dela, zinez domaia, nolaz ez duten bada estaltzen jokolariak agertzen diren gune hori, beti aterbean izan diten. Funtsezko arrangura segur bainan gauzaño hau ere erraiten ahal dugu aspaldian Dukontenean ibiltzen girenek, berrogoi urte segurik baduela gauza hori entzuten dela! Bai, berrogoi urte bederen erraiten dela taulagain hori aterbetu behar litakeela, erraiten bainan ez egiten!

Permisa hor da azkenean

Ziburun, aspaldixkoan aipu dute lehengo komentuaren xaharberritzea eta ondoan eraikin berri baten moldatzea. Proiektua bulta huntan pikoan ezarria bainan gobernuko zerbitzuak ez ados permisaren emaiteko, toki hortan urak aise ateratzen ahal direlako irriskuarengatik. Asko bilkura eginak izanik, aterabide bat kausitu dute. Permisa jin da, baldintza berezi batzuekin, muntadura batzu lurretik hein bat gora ezarri behar eta holako... Oraiko ustez beraz, obrak hasten ahalko dira Urtats irian edo hola... Urte bat eta erdi iraunen dute nunbait han...

Nafarroan gaindi

Ziburuko Piarres Larzabal ikastegian bosgarreneko klasetan direnek gaitzeko itzulia egin dute, bi egun iraun duena, Nafarroan gaindi. Izan dira Erriberrin (espainolez Olite deitzen den herria), bisitatu dituzte hango eliza eta hango jauregi famatua. Gero Artaxonako harresi zaharrak eta azkenik joan dira Gareserat, Konpostelako beilariak gogoan, Garesen baitzen beilatiar pasaia handi handia, beilabide batzu han juntatzen-eta...
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3407. zbk

Zoriontsu zira zure urratsak zure solasen araberakoak badira.

Indira Gandhi

Gure Hitza | 2017/06/29

Harri zaharrak

Janbattitt Dirassar

"Herria "irakurtzen dutenen artean, zonbat ote dira Lagny-le Sec herria nun den badakitenak? Frankok orobat ez dakite izen horretako herririk badela ere! Nahiz aipaldi franko ukaiten duen hilabete honetan.

"Herria "irakurtzen dutenen artean, zonbat ote dira Lagny-le Sec herria nun den badakitenak? Frankok orobat ez dakite izen horretako herririk badela ere! Nahiz aipaldi franko ukaiten duen hilabete honetan. Lagny-le-Sec kokatzen da Oise departamenduan, Parisetik ez hain urrun. Arras herri ttipia da. 2061 biztanle azkenik egin kontaketaren arabera. Eta zendako, kasik bat-batean, aipatzen dute hedabide askotan? Herri horretan baita jauregi bat eta joan den egunean hasiak baitira jauregi horren barreiatzen. Franko jauregi ederra, ez izanik ere fama gaitza duten horietarik. Bederatzi hektareako parke handi baten erdian. Baina zendako barreiatzen dute? Jauregi hori, luzaz bere gisa utzia, herriak erosia duela hogei bat urte. Geroztik eztabaida bide. Batean zaharberritu behar dutela, azkartu segurik ba hasteko, eskualde bat ahuldua-eta. Bestean dena lurrerat botatzea daitekeela egokienik, toki berean eraikin berri bat egin daitekeela aise merkeago ateraz. Herriko zerbitzugune handi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016