Herriz Herri - Itsasu (L) | 2017ko Ekainaren 29a

Hitzaldia

Basaburuko Lagunak elkarteak eta Basaburuko Saskiak hitzaldi bat antolatzen dute ostiral huntan, ekainaren 30ean, Sanoki gelan.

Basaburuko Lagunak elkarteak eta Basaburuko Saskiak hitzaldi bat antolatzen dute ostiral huntan, ekainaren 30ean, Sanoki gelan. Gaia izanen da: "50 urteren indusketak Euskal Herriko artzaintzaren 5000 urteren historia ulertzeko" (50 ans de fouilles pour comprendre 5000 ans d'histoire du pastoralisme au Pays Basque). Hizlaria izanen da Jacques Blot arkeologoa. Hitzaldia, frantsesez, arratseko 20.30etan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2017/06/29

Sortze

Ekainaren 13an sortu da Baionan Oihan Etchart Ibar. Aita du Unai Etchart Jimenez eta ama Aurélie Ibar. Badakit poz handia ekarri duela familian, beti bezala sortze bat gertatzen denean. Zorionak aita-ameri, bai eta ere aitatxi, amatxi eta familia osoari! Muttikoen "sasoina" dugu Itsasun garai huntan, bainan jinen da neskena ere!

...

Irakurri segida

3407. zbk

Zoriontsu zira zure urratsak zure solasen araberakoak badira.

Indira Gandhi

Gure Hitza | 2017/06/29

Harri zaharrak

Janbattitt Dirassar

"Herria "irakurtzen dutenen artean, zonbat ote dira Lagny-le Sec herria nun den badakitenak? Frankok orobat ez dakite izen horretako herririk badela ere! Nahiz aipaldi franko ukaiten duen hilabete honetan.

"Herria "irakurtzen dutenen artean, zonbat ote dira Lagny-le Sec herria nun den badakitenak? Frankok orobat ez dakite izen horretako herririk badela ere! Nahiz aipaldi franko ukaiten duen hilabete honetan. Lagny-le-Sec kokatzen da Oise departamenduan, Parisetik ez hain urrun. Arras herri ttipia da. 2061 biztanle azkenik egin kontaketaren arabera. Eta zendako, kasik bat-batean, aipatzen dute hedabide askotan? Herri horretan baita jauregi bat eta joan den egunean hasiak baitira jauregi horren barreiatzen. Franko jauregi ederra, ez izanik ere fama gaitza duten horietarik. Bederatzi hektareako parke handi baten erdian. Baina zendako barreiatzen dute? Jauregi hori, luzaz bere gisa utzia, herriak erosia duela hogei bat urte. Geroztik eztabaida bide. Batean zaharberritu behar dutela, azkartu segurik ba hasteko, eskualde bat ahuldua-eta. Bestean dena lurrerat botatzea daitekeela egokienik, toki berean eraikin berri bat egin daitekeela aise merkeago ateraz. Herriko zerbitzugune handi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016