Egun eta bihar | 2017ko Ekainaren 29a

Egun eta Bihar

J-B D.

Ortziak Gobernu berri bat badugu. Bigarrena jadanik Emmanuel Macron president jarriz geroz. Lehenak ez baitu bost aste baizik iraun. Gisa guziz, errana zuten zerbait aldaketa izanen zela deputatu-bozen ondotik. Zerbait aldaketa bainan gauza guti, hala zioten segurik...

Ortziak

Gobernu berri bat badugu. Bigarrena jadanik Emmanuel Macron president jarriz geroz. Lehenak ez baitu bost aste baizik iraun. Gisa guziz, errana zuten zerbait aldaketa izanen zela deputatu-bozen ondotik. Zerbait aldaketa bainan gauza guti, hala zioten segurik... Norbait izendatu behar alabainan Richard Ferrand ministroaren segida hartzeko eta zonbait ministro-lagun gehiago hautatu behar... Bainan gauzak ez dira arras hola iragan. Arte hortan ortziak jin baitira. Egia erran, aroa gisa hartakoa zen, biziki pisua, sapa handi batekin. Ainitzek gogorki kitzikatua zuten Richard Ferrand, ez zela beti xintxoa izana, eta berak nahiago ukan du beraz, ezinbestean bada ezinbestean, gobernutik atera legebiltzarrean macrontiar taldearen buru jartzeko menturan. Bainan hara, beste hodei beltz batzu agertuak ziren eta egun pare bat barne ikusi da gero eta ilunagoak zirela! Gaitzeko zurrumurruak François Bayrou eta MODEM alderdiaren kontra, joan den astean hemen berean aipatu salaketak aho beteka hedatuz. Aski MODEM alderdiko ministroek ez gobernuan segitzeko. François Bayrouk frango abilki erran du ez zela gobernutik ateratzen, mintzo zen tenorean ja gobernurik ez baitzen, bainan gobernu berria muntatzearekin ez zuela barne izan nahi... Hori da hori solasen poliki itzulikatzeko moldea, dena zurikeria leun eta bihurri! Mintza giten garbiki, Bayrou ez da aitzina ministro egon ez baitzen aise ministro egoiten ahal! Begietan hartua zutenak ez baitziren ondoko egunetan ere isilik egonen. Zer gerta ere, hobe beraz ez gobernuan izaitea. Nahiz ez dakigun, auzitegi batek ez dueno afera aztertua, nork zer hoben dukeen, ez eta norbait baden ere hobendun... Gaitzeko giro nahasia dela, hori haatik bost urteko haur batek ere ikus dezake!

Aro berri bat

Gobernu berria hor da beraz. Hogoita hamar ministro, gobernuburua bera ere kondatuz. Parekotasun osoa, hamabost emazte eta hamabost gizon. MODEM alderdiko miniStroak kanporat joan direla, alderdi bereko beste batzu sartu dira. Macron presidentak nahi dio toki bat aitzina egin erdiko alderdi horri. Behar handirik gabe gisa batez, macrontiar hutsek berek gehiengo osoa baitaukate, aise eta aise gainerat, legebiltzarrean. Bainan presidentak gehiengo zabalago bat ere nahi luke eta aste huntan berean ageriko da hain segur holako zabaltze bat izan ditakeela. Gisa guziz, eta errana zuen bezala, presidentak aro berri bat nahi du ere sustatu. Gauza ttipi batzuetarik ere ezagun da hori. Gobernu berriaren argazkia egin dutelarik, ministroak ez dira usaian bezala plantatu presidentaren eta gobernuburuaren itzulian eta beren graduaren arabera. Ez, kasik nahas-mahas bezala paratu dira, hala iduri segurik, bainan gizonak eta emazteak biziki poliki aldizkatuz, parekotasunari denak lehen begi kolpean berean untsa ohartzeko gisan... Gainerat, Eliseoko parkean egin da argazkia, toki alegera batean, toki hori ez segur uste-gabetarik hautatua...

Ikasi behar

Iragan asteburu hortan, macrontiar deputatu guziak elgarrekin egon dira Parisen. Elgar hobeki ezagutzeko alde batetik eta bestetik, gehienak deputatu berriak izanki alabainan, deputatu oÀ¯'¬'zioa zer den ahal bezen sakonki aztertzeko. Ez idurika, ainitz gauza ikasi behar biziki denbora guti barne. Bainan erakasle biziki onak ba omen zituzten, biziki onak. Okazioneaz balia, hautetsi dute legebiltzarrean beren taldeburu ukanen dutena. Richard Ferrand ministro ohia hautatu dute kasik aho batez. 308 deputatuetarik 306 alde. Gobernutik ateratzean berak errana zuen kargu hori begistatzen zuela preseski. Hara hori ere egina, eta zoin poliki... MODEM alderdiko deputatuek ere hautetsi dute beren taldeburua, Marc Fesneau, hau izanki aspaldian François Bayrou alderdiburuaren lagun handia, nahiz ez biziki ezagutua Loir-et-Cher bere eskualdetik kanpo.

Alderdi sozialista kudeatzen dutenak ere bildu dira larunbatean. Alderdiaren batasuna eta berritzea solasgai. Arras prediku ederrak entzun dira. Berritze baten behar gorria badela, denak ados. Nola eginen den berritze hori, ez giten ilusi, hori besterik da haatik. Beren arteko batasuna ere gauza ederra zaiote deneri. Bainan eztabadatzean deputatu sozialistek gobernua behar duten sustengatu ala ez, hiru taldetan jarri dira berehala: batzu alde, besteak kontra eta beste batzu arras dudakor, bozkatzeko tenorean boza xuri emaiteko xedetan... Denen buru, gehiengo bat gobernua sustengatzearen kontra bainan bakoitxari utziz berak nahi bezala plantatzeko moldea... Nehor sobera kexarazi gabe...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3407. zbk

Zoriontsu zira zure urratsak zure solasen araberakoak badira.

Indira Gandhi

Gure Hitza | 2017/06/29

Harri zaharrak

Janbattitt Dirassar

"Herria "irakurtzen dutenen artean, zonbat ote dira Lagny-le Sec herria nun den badakitenak? Frankok orobat ez dakite izen horretako herririk badela ere! Nahiz aipaldi franko ukaiten duen hilabete honetan.

"Herria "irakurtzen dutenen artean, zonbat ote dira Lagny-le Sec herria nun den badakitenak? Frankok orobat ez dakite izen horretako herririk badela ere! Nahiz aipaldi franko ukaiten duen hilabete honetan. Lagny-le-Sec kokatzen da Oise departamenduan, Parisetik ez hain urrun. Arras herri ttipia da. 2061 biztanle azkenik egin kontaketaren arabera. Eta zendako, kasik bat-batean, aipatzen dute hedabide askotan? Herri horretan baita jauregi bat eta joan den egunean hasiak baitira jauregi horren barreiatzen. Franko jauregi ederra, ez izanik ere fama gaitza duten horietarik. Bederatzi hektareako parke handi baten erdian. Baina zendako barreiatzen dute? Jauregi hori, luzaz bere gisa utzia, herriak erosia duela hogei bat urte. Geroztik eztabaida bide. Batean zaharberritu behar dutela, azkartu segurik ba hasteko, eskualde bat ahuldua-eta. Bestean dena lurrerat botatzea daitekeela egokienik, toki berean eraikin berri bat egin daitekeela aise merkeago ateraz. Herriko zerbitzugune handi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016