Herriz Herri - Sara (L) | 2017ko Ekainaren 29a
Ama familiakoak ohoratuak
Ganex
Urte guziz bezala, ama familiakoak ohoratu dituzte erearoaren 16an. Christine Irazabal Donibane Lohizunen sortua, ezkondua Michelekin 1974an, Sarat etorri ziren 1984an eta etxea egin, "Oihan Alde".
Urte guziz bezala, ama familiakoak ohoratu dituzte erearoaren 16an. Christine Irazabal Donibane Lohizunen sortua, ezkondua Michelekin 1974an, Sarat etorri ziren 1984an eta etxea egin, "Oihan Alde". Izan dituzte seme bat, Jérôme 1975ean, eta 3 alaba, Maritxu 1977an, Sophie 1979an, Pantxika 1983an, eta 9 haur ttiki denetara. Christine ile apaintzaile zen oÀ¯'¬'zioz, bainan ez zuen segitu, haurrak hazi eta jende adinekoekin aritu da 10 urtez. Laurence Chambon Parisen sortua, ezkondua Emmanuelekin 1983an, etorri dira Sararat 2001ean, "Ihartzeberea" erosita, bainan Euskal Herrian Laurencek bazituen erroak partikulazki Kanbon, bere amatxik "Toki Eder" etxea bazuen, bere aitatxi Kanbon gerlako hilarrian ekarria, izan dituzte 4 alaba: Elodie 1984an, Marie 1985ean, Justine 1988an, Pauline 1993an eta 4 haur ttiki. Laurence oÀ¯'¬'zioz arkitektoa eta dekoratzailea da. Battitt Laborde auzapezak eman diozkate brontzezko medailak eta Marie-Hélène Oronoz sozial axuantak lore buketa. Ondotik zintzur bustitzea izan da denendako.











