Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017ko Uztailaren 06a

Kontzertuak elizan

Uztailez eta agorrilez, aste guziez kontzertu bat eskainia izanen zauku elizan.

Uztailez eta agorrilez, aste guziez kontzertu bat eskainia izanen zauku elizan. Joan den astean aipatu bezala, gaur arratsean 9.00etan Biarritzetik heldu zaukun Itsasoa koro mistoak eskainiko dauku bere emanaldia. Heldu den astean asteazkenarekin (uztailaren 12a), arratseko 9.00etan beti elizan, Garaziko Nekez Ari kantari taldearen aldi izanen da. Bi kantari talde hauek ongi ezagunak ditugu Euskal Herrian bai eta urrunago ere. Gogotik joanen gira hauen entzutera.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017/07/06

Heriotze

Joan den astean bere azken egoitzara lagundu dugu Evarisia Lajournade. Sortzez Mortalena, gaztean Erratzutik bertze bi anai-arrebekin hunat etorria zen lanera. Etxetan neskato egonik, ezkondu ondoan Baigorriko letxerian kudeatzaile izan zen, hau gelditu arte. Seme baten ama, emazte langilea eta isila zen. Izpegiko Errekan zuen bere egoitza bainan duela lau urte Izpurako xaharretxera erretiratua zen osagarri arazoengatik eta han pausatu da 95 urte zituela. Penetan den familiari doatzi gure dolumin bizienak.

...

Irakurri segida

3408. zbk

Gatu batek ez dezake ukan lehoi baten bizi-molde bera.

Spinoza

Gure Hitza | 2017/07/06

Salaketaren gizartea

Peio Jorajuria

François Bayrou Justizia ministro ohiak, bere kargua hilabete soil baten buruan uztera behartua izanik, gaitzetsi ditu mundu mediatiko horretan eta sare sozialetan salatari-malatari lanetan ari direnak, Grezia Zaharreko "sycophantes" famatuei konparatzen zituela.

François Bayrou Justizia ministro ohiak, bere kargua hilabete soil baten buruan uztera behartua izanik, gaitzetsi ditu mundu mediatiko horretan eta sare sozialetan salatari-malatari lanetan ari direnak, Grezia Zaharreko "sycophantes" famatuei konparatzen zituela. Sycophantes horiek "salatari profesionalak" ziren. Hemen izenda genitzake salatari-malatariak. "Salatari-malatari, apez-uzki milikari" dio erran zaharrak. Kasu honetan milikatzea baino urrunago doa salatariaren lana, "profesionala" izanez geldi geldia salatzeak baitio ogibidea segurtatzen.

Grezia Zaharrean salatari horiek beren lan hitsa zeramaten, ez jendetasunez edo gizalegez, baina soilki beren sakelak betetzeko xedez, frankotan garrantzia gutiko saltsak zituztela plazaratzen. Demosthene greziar politikariak "populuaren zakurrak" deitzen zituen. Hori guzia gogoan zukeen Bayrou biarnesak salatari-malatari horiek aipatzean. Eta egia da badela gogoetatzekoa gaur egun gauzak nola iragaten ari diren ikusi-eta. Ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016