Herriz Herri - Makea (L) | 2017ko Uztailaren 06a

Sortze

P.U.

Bai! Lorietan daude beren lehen sortu berriarekin Makea Etxegaraian, aita Antton Uhalde eta ama Argi Andueza. Gaurko gure sortu berria, Johane, handi dadila osasun onean eta zorionki Urtsuko kartier xoragarrian! Goresmen herrikoiak etxeko guzieri eta jendaki sanoeri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3408. zbk

Gatu batek ez dezake ukan lehoi baten bizi-molde bera.

Spinoza

Gure Hitza | 2017/07/06

Salaketaren gizartea

Peio Jorajuria

François Bayrou Justizia ministro ohiak, bere kargua hilabete soil baten buruan uztera behartua izanik, gaitzetsi ditu mundu mediatiko horretan eta sare sozialetan salatari-malatari lanetan ari direnak, Grezia Zaharreko "sycophantes" famatuei konparatzen zituela.

François Bayrou Justizia ministro ohiak, bere kargua hilabete soil baten buruan uztera behartua izanik, gaitzetsi ditu mundu mediatiko horretan eta sare sozialetan salatari-malatari lanetan ari direnak, Grezia Zaharreko "sycophantes" famatuei konparatzen zituela. Sycophantes horiek "salatari profesionalak" ziren. Hemen izenda genitzake salatari-malatariak. "Salatari-malatari, apez-uzki milikari" dio erran zaharrak. Kasu honetan milikatzea baino urrunago doa salatariaren lana, "profesionala" izanez geldi geldia salatzeak baitio ogibidea segurtatzen.

Grezia Zaharrean salatari horiek beren lan hitsa zeramaten, ez jendetasunez edo gizalegez, baina soilki beren sakelak betetzeko xedez, frankotan garrantzia gutiko saltsak zituztela plazaratzen. Demosthene greziar politikariak "populuaren zakurrak" deitzen zituen. Hori guzia gogoan zukeen Bayrou biarnesak salatari-malatari horiek aipatzean. Eta egia da badela gogoetatzekoa gaur egun gauzak nola iragaten ari diren ikusi-eta. Ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016