Mundu zabalean | 2017ko Uztailaren 06a

Portugaleko suak

M.P.

Izigarriak ikusirik eta jasanik, joan den astean Mattin Larzabalek hemen berean aipatu bezala, Portugaleko su gehientsuak garaituak direlarik orain aste bat honetan, konduen tenorea ere hor da.

Izigarriak ikusirik eta jasanik, joan den astean Mattin Larzabalek hemen berean aipatu bezala, Portugaleko su gehientsuak garaituak direlarik orain aste bat honetan, konduen tenorea ere hor da. Eta ez nolanahikoa. 26.000 hektara kiskailiak, artean harrapatu 66 hil eta hiru aldiz gehiago zauritu handi ere beraz. Sekulan ez zuela horgo jendeak holakorik ikusi leku hoitan, Perdroga Grande eskualdean. Beharrik laguntza handiak jin zaizkiote Espainiatik, Italiatik eta Frantziatik ere. Betiko nigar eta etsimenduak entzun dira bistan dena, bereziki jende bat bazela hor, adinekoa, xahartua eta nehora ezin ibil edo lekutu! Autoak berak arras blokatuak! Gobernuan ere gertakari hoieri kasu gehiago eginen ahal dute orain, hemendik goiti bederen. Hango on dena hemengotzat ere bali, baita hemen ere, harat joan gabe, oihan zikin frango, bideak berak trabatuak, laparrek hartuak azkarki. Honek guziak ez baitu errexten suhiltzaileen lana. Ordu baita herrietako arduradunak hortaz ere ohar ditezen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3408. zbk

Gatu batek ez dezake ukan lehoi baten bizi-molde bera.

Spinoza

Gure Hitza | 2017/07/06

Salaketaren gizartea

Peio Jorajuria

François Bayrou Justizia ministro ohiak, bere kargua hilabete soil baten buruan uztera behartua izanik, gaitzetsi ditu mundu mediatiko horretan eta sare sozialetan salatari-malatari lanetan ari direnak, Grezia Zaharreko "sycophantes" famatuei konparatzen zituela.

François Bayrou Justizia ministro ohiak, bere kargua hilabete soil baten buruan uztera behartua izanik, gaitzetsi ditu mundu mediatiko horretan eta sare sozialetan salatari-malatari lanetan ari direnak, Grezia Zaharreko "sycophantes" famatuei konparatzen zituela. Sycophantes horiek "salatari profesionalak" ziren. Hemen izenda genitzake salatari-malatariak. "Salatari-malatari, apez-uzki milikari" dio erran zaharrak. Kasu honetan milikatzea baino urrunago doa salatariaren lana, "profesionala" izanez geldi geldia salatzeak baitio ogibidea segurtatzen.

Grezia Zaharrean salatari horiek beren lan hitsa zeramaten, ez jendetasunez edo gizalegez, baina soilki beren sakelak betetzeko xedez, frankotan garrantzia gutiko saltsak zituztela plazaratzen. Demosthene greziar politikariak "populuaren zakurrak" deitzen zituen. Hori guzia gogoan zukeen Bayrou biarnesak salatari-malatari horiek aipatzean. Eta egia da badela gogoetatzekoa gaur egun gauzak nola iragaten ari diren ikusi-eta. Ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016