Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2017ko Uztailaren 06a
Finalean
M.O.
Halere berri onak baditugu aipatzeko, lehen maileko D. Etcheto eta J. Arbeletchek eskaintzen daukuten sasoinarekin.
Halere berri onak baditugu aipatzeko, lehen maileko D. Etcheto eta J. Arbeletchek eskaintzen daukuten sasoinarekin. Hirugarren urtekotz lerroan, Euskal Herriko À¯'¬'nala dute jokatuko, uste ginuen, bata ala bestearentzat hoinbeste txapela jauntzirik, ez zutela gose haundirik, bainan, iduriz, enbaia eta trenpua berekin dituzte eta heldu den igande arratsaldean Hazparneko plazarat gomitatzen gaituzte, Senpereko Valencia-Bereterbide pilotarien kontrako partidaren lekuko izaiteko, 5etarik harat. Ondotik, Irisarri aldeko segitzaileek gaualdia segitu beharra dute Irisarriko Gure Doia trinketean, afari goxo baten inguruan, halere hobe aitzinetik deitzea: 05 59 37 64 40. Ahal duten guzieri, ongi etorri!










